EGUNEKO DATUAK
astelehena, 30 de urtarrila de 2023
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4-BATX/urtarrila/V/astelehena
BAKEA: bakearen zerbitzari

Otoitz hau bakearen alde lan egiteko proiektuaren aldarrikapen ere izan daiteke. Batzuek Asisko Frantziskok idatzia dela esan ohi da.

Jauna, egin nazazu zure bakearen zerbitzari.
Gorrotoa nagusi den lekuan, nik maitasuna jar dezadala,
iraina nagusi den lekuan, barkamena jar dezadala,
haserrea nagusi den lekuan, batasuna jar dezadala,
gezurra nagusi den lekuan, egia jar dezadala,
zalantza nagusi den lekuan, sinesmena jar dezadala,
etsipena nagusi den lekuan, itxaropena jar dezadala,
ilunpea nagusi den lekuan, argia jar dezadala,
tristura nagusi den lekua, poztasuna jar dezadala.
Nire jokabide izan dadila, Jauna,
ez ni poztua izatea, besteak poztea baizik,
ez ni onartua izatea, besteak onartzea baizik,
ez ni maitatua izatea, besteak maitatzea baizik.

Erants iezaiozue bakoitzak esapide bana " ... den lekuan ... jar dezadala," edo "ez ni ... izatea, besteak ... baizik" formula erabiliz.

Bihurtu, gero, bakearen aldarrikapen denok aho batez esanez.