EGUNEKO DATUAK
ostirala, 3 de otsaila de 2023
GOIZEKO GOGOETAK/DBH4-BATX/urtarrila/IV/osteguna
BAKEA: esaerak

Hemen dituzu bakeari buruzko esaera batzuk. Denak irakurri ondoren aukera ezazu bat edo beste ikaskideei azalduz zure aukera. Izan daiteke uneko zure egoera pertsonalarengatik edo gizarteari begiratuz ikusten dituzun beharrengatik.

  1. Bakea irribarre batekin hasten da. (KALKUTAKO TERESA)
  2. Ez dago biderik bakerako. Bakea da bidea. (Mahatma GANDHI)
  3. Ez da nahikoa bakeaz hitz egitea. Bakea sinetsi eta lan egin behar duzu hori lortzeko. (Eleanor ROOSEVELT)
  4. Kalean uso, etxean otso. (Euskal esaera zaharra)
  5. Gizakiok harresi gehiegi eraiki ditugu, eta ez nahikoa zubi. (Isaac NEWTON)
  6. Bakea ez da saltzen (BONO, kantaria)
  7. Bakezko eta justiziazko mundua nahi badugu, adimena maitasunaren zerbitzura jarri behar da (Antoine de Saint-Exupéry)
  8. Denek nahi dute bakea, eta, ziurtatzeko, inoiz baino arma gehiago egiten dituzte.  (Antonio Mingote)

  9. Eta, hala ere, zerura begiratzen dudanean, nolabait, dena hoberako aldatuko dela sentitzen dut, krudelkeria hau ere amaituko dela, bakea eta lasaitasuna berriro itzuliko direla.  (Ana Frank)

  10. Gerra amaitu nahi baduzue, pistolak bidali beharrean, bidali liburuak. Tankeak bidali beharrean, bidali boligrafoak. Soldaduak bidali beharrean, bidali irakasleak. (Malala Yousafzai)