EGUNEKO DATUAK
ostirala, 20 de iraila de 2024
ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA!
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

BIBLIAKO IRAKURGAIA: Filipoarrei 4, 4-9

«Poz zaitezte Jaunarengan beti! Berriro diotsuet, poz zaitezte! Ikus dezala jende guztiak zein bihozbera zareten. Hurbil da Jauna! Ez eduki ezeren kezkarik, baizik eta, gorabehera guztietan, agertu Jainkoari zeuen eskabideak, otoitz eta erregu eginez eta eskerrak emanez. Eta guk pentsa dezakeguna baino handiago den Jainkoaren bakeak zainduko ditu zuen gogo-bihotzak Kristo Jesusen bidez. Gainerakoan, senideok, hartzazue aintzat egiazko, gizabidetsu, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guztia. Egizue niregandik ikasi, hartu eta entzun zenutena eta niregan ikusia. Eta bakea ematen digun Jainkoa zeuekin izanen duzue».

IRAKURGAIA

Ikasturte berria hasi dugu. Denok aldatu gara nolabait oporraldi honetan. Orain energia berriz ekingo diegu gure zereginei, ikasketei, bizitzak gure adinaren arabera (txikiei eta handiei) eskatzen dizkigun ardurei. Hazteak, hezteak, heltzea dakarte: gero eta arduratsuago izatea, eskatzen zaigunari erantzun gero eta “osoagoa” ematea.

Zuek aukera handia duzue hau: etorkizunerako balioko dizueten gauzak zuenganatzeko, besteekin batera bizitzen ikasteko, adiskide berriak egiteko eta lehengoekiko adiskidetasuna areagotzeko, … azken batean pertsona hobeak izateko.

Horrek guztiak zentzua eduki dezan, Jainkoak gure bizitzaren parte izan behar du. Guk gure bizitzaren parte egin behar dugu. Jainkoa ezagutzeko bidea, bitartekoa, Jesus dugu. Horregatik, Jesus gure eskola-lagun, gure patio-lagun, gure bidelagun, gure bizilagun,… izatea nahi dugu. Edozein unetan, lagun. Ikasturtean zehar une latzak ere izan daitezke; horietan, Jesus lagun izango dugu. Zalantzarik gabe. Edozein unetan eska diezaiokegu laguntzeko. Bera isileko laguna dugu.

Horregatik, ikasturte berri honetan lehenengo pausoak sendo, pozez eta ilusioz ematen hasi baino lehen, gogoetaldi laburra egingo dugu.

«Ikasi dugu txoriek bezala hegaz egiten,
eta arrainek bezala igeri egiten,
baina oraindik ez dugu ikasi neba-arreba gisa bizitzen».

Martin Luther King

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Zer itxaroten dugu ikasturte berri honetatik? Zer eskatzen diogu? Saiatuko gara ahal dugun guztian ahalegintzen? Gogoratuko zaigu gure ondoan denari, bizitzan lagun dugunari, eskerrak ematea?

 

"El aplaudido gesto de Diego Méntrida que le hizo perder una medalla de bronce"

https://youtu.be/-t5-g9H5j7s

 

 

OTOITZA

BIDEOA: Él vive (2’26”): https://www.youtube.com/watch?v=eCEPQS7sT-U

 

OTOITZA

Eskerrak, Jauna, ematen diguzun biziagatik,

egunero ikusten ditugun bedeinkapenengatik.

Eskerrak, gure babesle zarelako,
gau eta egun zaintzen gaituzulako.

 

Eskerrak, Jainkoa, gure maitasun-iturri zarelako,
eta maitasun garbi horretatik
ezerk aldenduko ez gaituela sinestarazten diguzulako.

 

Eskerrak, Jainkoa, familiagatik, adiskideengatik,
ikaskideengatik

eta egiten dudanaz eragin diezaiekedan pertsona guztiengatik.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!