EGUNEKO DATUAK
larunbata, 28 de iraila de 2024
GOIZEKO GOGOETA - 3.2.4
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

-BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN,

-BETI!

Egun on. Badakizue nor den, Twitter-en arabera, eraginik handieneko pertsona?

Zenbait egun dira, telebistan, galdera hau entzun nuela. Eta erantzuna da Frantzisko Aita Santua dela eraginik handieneko pertsona Twitter-en.  

Bideoa ikusteko:

http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=yFKHix8Kc9c

Frantzisko Aita Santua da munduan eraginik handiena duen Twitter-erabiltzailea. Argitaratzen duen tuit bakoitzeko 10.000 retuit inguru jasotzen ditu bere gaztelaniako kontuan eta 6.400etik gora ingelesekoan.

Horixe adierazten du "Twiplomacy 2014” azterlanak. Honen helburua: Munduko buruzagiek Twitter nola erabiltzen duten identifikatzea.

Txostenaren arabera, Aita santuak bere tuitetan edo sarreretan gehien erabiltzen dituen hitzak Jainkoa, Jesus eta maitasuna dira.  

Ekainean Aita Santuaren Twitter-eko kontuak 14 milioi jarraitzaile izan zituen. Munduko buruzagien artetik, berak izan zituen jarraitzailerik gehien, Barack Obamaren atzetik, honek 43 milioi baititu.

Frantzisko Aita Santuaren tuitak edo sarrerak bederatzi hizkuntzatan agertzen dira: gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, alemanez, arabieraz, portugesez, polonieraz eta latinez. Gaztelaniako kontua da jarraitzailerik gehien dituena: 6 bat milioi.      

 Baina “Time” aldizkariak ere gauza bera esaten du. Aita Santua da, aldizkariaren arabera, 2013-2014 urtean eraginik handiena izan duten pertsonetariko bat.

 Barack Obamak Aita Santuaz esandakoak:

“Bakana da pertsona hobe izan nahi izatea eragiten digun buruzagia. Frantzisko Aita Santua buruzagia da”

Aita Santuak bere inklusio-mezuaz, batez ere behartsuentzat, marjinatuentzat eta baztertuentzat denaz, eragin digu. Baina bere egintzak, jokabidea eta jardunbide apala - gaixoak, etxerik gabeko pertsonentzako laguntza, atxilotu gazteen oinak garbitzea – dira guztiok inspiratu gaituztenak.  

 

OTOITZA

Frantzisko Aita Santuak gogorarazten digu, hitzek bakarrik adierazi ezin duten moduan, bizitzan dugun estatusa gorabehera, gure arteko betebehar moralek lotuta gaudela. Berorren etsenpluak betebehar horiek lanaren bidez bizitzera behartzen gaitu – pobrezia arintzeko, desberdintasunak gutxitzeko eta bakea eragiteko; gose denari jaten emateko, babesgabeei babesa emateko eta gaixoak zaintzeko – eta denoi ate eta aukera berriak irekitzen dizkigu. Berorren maitasunezko eta inklusiozko mezuari Jesusen irakatsien funtsa dario, eta bizigarria da garai ziniko honetarako. Izan gaitezela berorren etsenplu apalari jarraitzeko gai”.

 Twitter: @pontifex_es. Tuit bat: Jainkoaren adiskide izateak esan nahi du apaltasunez otoitz egitea, ume batek aitari hitz egiten dion bezala.

Baliabide digitala: Pau Dones-en azkeneko bideoklipa: ESO QUE TÚ ME DAS

https://youtu.be/hE6CsyWv8Zs

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!