EGUNEKO DATUAK
igandea, 29 de iraila de 2024
GOIZEKO GOGOETA Urria/astelehena/I
Eguraldi desatsegina eduki dugu aurreko asteetan, baina esaera zaharrak esaten duen bezala: “Elur-melur, ez naiz zure beldur!” edo “Nekeetan, irria ezpainetan”, orduan martxan eta aurrera joango gara.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun on!!

 

Berriro hemen aste bat daukagu aurrean gauza pila egiteko. Gaur astea hasteko ez dugu ebanjelioa irakurriko, baina Jesusek zabaldu zigun Berri Ona komentatuko dugu. Ziur, mezua baietz ulertuko duzula: Jesusek mundu berri bat eraiki behar dugula esaten digu. Baina zer egin behar dugu mundu berri bat lortzeko, agian, mailu eta iltzeak hartuko ditugu, edo hondeatzaile batekin edo ……   Ez, Jesusen mundua MAITASUNArekin eraikitzen da. Jesus eta bere laguntzaileak kontuan hartzen ditugu eta gainera betidanik gure laguntzaileak direla onartzen dugu. Eta nahiz eta eguraldia gure gustukoa ez izan, landareentzat beharrezkoa da eta beraz, irribarre batekin has dezagun astea, eguraldi desatseginaren aurrean aurpegi ona jarriz.

 

Egunero aukera pila dauzkagu mundua aldatzeko, ea egiten dugun, ANIMO.

 

Aholku bat Jesusekin topo egiteko eta bere mezua aurrera eramateko:

“Ez dugu hitz egin behar Jainkoarekin, hura gure baitatik kanpo balego bezala. Geure barruan dugu hura. Hoberena, begiak ixtea da eta isilik gelditzea, haren Presentzia sentitu eta onartzeko. Ez dugu jardun behar hartaz pentsa eta pentsa, soilik gure buruan balego bezala. Gure izatearen barruenean dago hura. Geure bihotzean bilatu behar dugu hura.

Garrantzizko gauza da behin eta berriz jardutea, lehenengo esperientzia izan arte, pobreena izanik ere, unetxo bakan batzuk irauten badu ere esperientziak. Egunen batean sumatzen badugu ez gaudela bakarrik bizitzan, atzematen badugu Jainkoak maite gaituela guk merezi gabe, dena aldatuko da orduan. Ez du axola hartaz ahazturik bizi izana. Jainkoagan sinestea, beste ezer baino lehen, guretzat duen maitasunaz fidatzea da”. Jose Antonio Pagola

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ondoko bideoa ikusiko dugu: 

Mundu berri bat: https://www.youtube.com/watch?v=bevkcTVRTwg

 

OTOITZA

Lagundu, JESUS,
hasi berria dugun egun honetan,
atsegin eta ez atsegin dituzun gauzak egin ditzagun.
Lagundu, JESUS.
Egizu guk gaur besteak,
behartsuenak batik bat, zerbitzatzea.
Lagundu, JESUS.
Emaguzu gaur bizi-poza
eta gure inguruko gauza on eta ederrak ikustearen poza.
Lagundu, JESUS.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!