EGUNEKO DATUAK
igandea, 29 de iraila de 2024
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
GOIZEKO GOGOETA/ LH4-5-6/urriak/I/astelehena
GG/LH4-5-6/Urriak/I/astelehena

Zer moduz asteburua?

Urrian gaude, ikasturteko bigarren hilabetea, denbora aurrera joaten da, ANIMO!!!!

Gauza bat, bihotzaren ikurra erabiltzen dugunean zertarako izaten da?

Bai, normalean maitasunari buruz hitz egiten dugu. Ba, Jesusek gaurko mezuan, maitasuna landatu, zaindu eta banatu egin behar dugun esaten digu. Ez da gauza erraza, baina poliki-poliki ikasiko dugu. Gaur lagunekin hasiko gara.

Denok ditugu lagunak, eta oso garrantzitsuak dira. Zer egiten dugu gure lagunekin? Ongi pasatzen dugu eurekin? Nortzuk dira gure lagunak?

Gure lagunak gurekin jolasten du, maite gaitu eta ulertzen gaitu, sekretuak esaten dizkiogu, negar egiten dugunean kontsolatzen gaitu eta esan behar duguna entzuten digu. Lagunak OPARIAK dira eta horregatik ondo zaindu behar ditugu eta ondo hitz egin behar diegu. Baina tzen gaituzten guztiak ez dira lagunak, gehienak pertsona ezagunak dira baina beti gure ondoan daudenak eta gutaz arduratzen direnak, horiek badira lagunak.

Gainera, batzuetan Jesusen lagunak izaten gara.

OTOITZA

Bideotxo hau ikusiko dugu:  https://www.youtube.com/watch?v=XAOrphbNqsA

 

Bukatzeko denon artea:  Gure Aita, zeruetan zarena, …  errezatuko dugu

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!