EGUNEKO DATUAK
astelehena, 30 de iraila de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX 1/urriak/I/astelehena
Ardura (edo arduragabekeria)

"Ardura duenak, egin beza." (Esaera zaharra)

 Esaera zaharra gutxienez bi ikuspuntutik har daiteke. Egin beharreko zerbait egin gabe gelditzen bada betirako horrela geldituko da edo bestela beste norbaitek egin beharko du.

Agian esaera hobe daiteke: “ardura duenak, ongi egin beza.” Gaizki egindakoak errepikatu egin behar izaten dira. Horrek lan gehiago eta beste gauza batzuetarako  erabil daitezkeen baliabideak (denbora, energia, dirua …) galzorian jartzen ditu. Ardura duena gerta daiteke kaltetua beraz.

Baina zenbaitetan lagun hurkoak gertatzen dira kaltetuak. Badaude erosokerian bizi direnak besteak behartuz haiek egin beharko luketena egitera. Jarrera kaltegarria da hau talde baten bizikidetasunerako parasitoen portaera delako.

 

Beraz : utzi aitzakiak sotoan! https://www.youtube.com/watch?v=AYcFwi_5KbQ

 

Gogoeta serioa da, baina humorez ere har daiteke!

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Egin al duzu inoiz lan "arduragabe" den norbaitekin? Zein izan da zure esperientzia?
OTOITZA

Diapositiva1_1

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!