EGUNEKO DATUAK
astelehena, 30 de iraila de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX1/urria/I/astelehena
Zoriona

ZORIONTSU (EZ) IZATEKO AHOLKUAK

• Lo egin behar duzuna baino ordu gutxiago egin; kirola ere gutxi egin eta ez kezkatu otorduengatik. Osasuna ez da  zure arreta merezi duen garrantzizko zerbait.
• Ez zaindu zure burua. Sartu zure lanean mundutik isolatzea lortzen duzun arte. Zure burua beste gauza batzuei begira ez egoteko modurik onena da. Gainera, jendearekin egon beharrean pantailari begira egoten bazara are hobetogo.
• Kexatu ahal duzun guztia . Pentsatu etengabe zure arazoetan eta errepikatu konponbiderik ez dutela. Arazo guztiak larriak eta gaindiezinak iruditzen zaizkizunean, orduan lortuko duzu!
• Ez arduratu antolatzen, gauzak berez etorriko dira eta. Gainera, egiten duzuna egiten duzula, beti denbora faltako zaizu eta estututa bukatuko duzu. Eutsi gogor desordenari!
• Ez maitatu zeure burua. Horretarako, egin zerrenda bat zure ezaugarri negatiboekin, eta errezitatu ozenki ispiluaren aurrean egunean hiruzpalau aldiz. Horrela, akatsak buruz ikasteaz gain, etengabe mingostuta bizitzen lagunduko dizu.
• Gogoratu beti errua besteena dela. Kritika iezaiezu ahal duzun guztia, eta adi egon beti zure iritzien eta balorazioen zain. Ez eman urrats bat, ez hartu erabaki bat, jendeak horretaz zer pentsatuko duen galdetu gabe. Horrela, inguruko jendearen mende egoten ikasiko duzu, eta ulertuko duzu ezin zarela haiek gabe bizi.
• Obsesionatu zoriontsu izatearekin, hori da ez lortzeko modurik onena. Ohera joan aurretik, x eman bost minutu zure arazoen eta akatsen errua zuri leporatzeko. Horrela konturatuko zara zoriona eskuraezina dela.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zeintzuk dira "aholku" horietatik kasorik egiten ez diezunak?
  • Zein da gehien harritu zaituena?
OTOITZA

ESNA NAZAZU, JAUNA


Esna nazazu, Jauna,
ez iezadazu utz lotan ematen bizitza.
Atera nazazu herrestan naraman logura honetatik:
errutinaz biziarazten dizkit egunak,
frenurik eta zentzurik gabe bultzatzen nau lasterketara,
ez dit albokoak ikusten uzten
eta asegabe uzten nau ilunabarrean,
eguna amaitzen denean.

...

Esna nazazu, Jauna, senda nazazu etsipenetik,
sendo ezazu nire bihotza,
intziri eta deslilurapen antzuen aurka;
presa, eragozpena, beldurra ez bekizkit lotarazle gerta;
behe-lainoak ez nazala bere lausoan ezkuta.
Aldiz, jar nazazu beti zure argiaren bila,
jar ezazu nire bizitza zure Bizitzarekin sintonian,
bai Zuk eta bai nik, elkarrekin, goza dezagun
oparotasunaren eta betetasunaren harmonia.
Eta, logaletzen banaiz...

 

Esna nazazu, Jauna!
                                                         (Mari Patxi Ayerra)

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!