EGUNEKO DATUAK
asteartea, 1 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETA Urria/asteartea/I
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

ZORIONTSU IZATEKO ZENBAIT ARRAZOI

 

Kaixo, lagunok.

 

2020. urtean, "Quino" edo Joaquín Salvador Lavado, komikigile argentinarra, 88 urte bizi eta gero, hil zen. Quino mundu osoan oso ezaguna zen, Mafalda eta bere lagunak sortu zituelako. Mafalda, Manolito eta bere lagunen burutazioak gaur egungo gizarteari buruzkoak klasiko bihurtu dira.

 

Konturatuko zineten askotan gertatzen zaigula, ospatu beharreko gertaera bereziren baten zain egoten garela.

Festak, urtebetetzeak, familiako ospakizunak, nota onak, sariak… gertaera berezi horietako batzuk dira.

Ematen du, batzuetan, horrelako momentuetan bakarrik garela zoriontsu.

 

Hala ere, asko dira zoriontsu izateko ditugun arrazoiak, jaikitzen garenetik oheratu arte.

Kontua da ez dakigula egunero gure inguruan gertatzen diren gauza on guztiak apreziatzen.

Egin gogoeta unetxo batean… eta ikusiko duzue esan dizuedan hau egia dela. Gurasoak… lagunak… jolas-ordua…

maite zaituztetenek etengabean eskaintzen dizueten laguntza…

Horregatik, zuen adiskide naizenez, nire aholkua hauxe da: bizitza ilusioz eta optimismoz ikusten ikasi.

Ikusiko duzue bizitzan zoriontsu izateko arrazoi asko dagoela.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Ondoko bideoa ikusiko dugu: 

Baloreak-ELKARTASUNA: https://www.youtube.com/watch?v=geAXSrUYXUM

 

OTOITZA

OTOITZA

Lagundu, JESUS,
hasi berria dugun egun honetan,
atsegin eta ez atsegin dituzun gauzak egin ditzagun.
Lagundu, JESUS.

Egizu guk gaur besteak,
behartsuenak batik bat, zerbitzatzea.
Lagundu, JESUS.
Emaguzu gaur bizi-poza
eta gure inguruko gauza on eta ederrak ikustearen poza.
Lagundu, JESUS.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!