EGUNEKO DATUAK
asteartea, 1 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/DBH/urriak/I/astelehena
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Egun on!!

Berriro hemen aste bat daukagu aurrean gauza pila egiteko. Gaur aste hasteko ez dugu ebanjelioa irakurriko, baina Jesusek bere Berri Onaren mezu garrantzitsuenetako bat gogoratuko dugu: behin baino gehiagotan, Jesusek mundu berri bat eraiki behar dugula esaten digu. Baina zer egin behar dugu mundu berri bat lortzeko, agian, mailu eta iltzeak hartuko ditugu, edo hondeatzaile batekin edo ……   Ez, Jesusen mundua MAITASUNArekin eraikitzen da.  Egunero aukera pila dauzkagu mundua aldatzeko, ea egiten dugun, ANIMO.

 

Aste berria hasi dugu; solidaritate-ukitua ematen saiatuko gara. Dakizunez, hil honetan (urriak 20) Domund ("domingo mundial de las misiones") ospatzen da eta honek behartsuekiko kezka edo ardura azaleratzen digu. Gaur gure gizartea, hurbilekoa, aztertuko dugu. Telebista piztuz gero, egunkaria irakurriz gero edo edozein tabernatako elkarrizketa entzunez gero, … krisia da mintzagaia. Eta zein adituri entzuten diozun, krisiaren kausa bata da edo bestea da: desazelerazio ekonomikoa, inflazioa, langabeziaren hazkunde kezkagarria.

Baina lehengoan, Informe Semanal saioan, bankari batzuek atentzioa eman zidan datua eskaini zuten: KRISI EKONOMIKOAREN KAUSA GIZAKIEN ANBIZIOA DA. Enpresariaren eta bankariaren anbizioa, diru gehiago irabazi nahi dutelako, eta herritarren anbizioa, beren posibilitateen gainetik erruz erosi dutelako. Ekonomia-kontuetan, dirudienez, inori ez zaigu anbiziorik falta.

Eta beste datu garrantzitsu bat gaineratzen zuten: espekulazioak berehalako aberastasuna, erraz galtzen dena, eragiten du; lanak, ordea (lanak bakarrik), epe luzean irauten duen aberastasuna eragiten du. 

Nik galdera bat dut: ekonomiaren printzipio edo oinarri hauek ez digute guri ikasketetarako balio? Baina diruarekiko anbizioak krisi ekonomikoak eragiten baditu, ikasteko anbiziorik eza eskola-krisi askoren kausa da. Eta lanari dagokionez, nik uste lege horrek edozein giza ahaleginerako balio duela; ikasketetan, lanak bakarrik eragiten ditu epe luzeko emaitzak. Hara, anbizioa txarra izango da ekonomiarako, baina, ikasketetan, anbizio-falta eskola-krisi askoren kausa da.

Ikusi bideoa kantaren testuari erreparatuaz:

https://www.youtube.com/watch?v=jqDEKHwpOJ0

 

 

OTOITZA

  Otoitza

Aita, emadazu indarra,

munduko injustiziaren aurka borrokatzeko.

Emadazu indarra

ume baten aurpegian malkoa xukatzeko.

Emadazu indarra

pobreari eskua luzatzeko.

Emadazu indarra

maitasuna galdu duenari

maitasun apur bat emateko.

Emadazu indarra

Zuk nahi duzun mundua egiteko.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!