EGUNEKO DATUAK
asteartea, 1 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX 2/urriak/I/asteartea
Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna (urriaren 1a)

Gaur Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna da. Denok pairatu ditugu COVID 19aren ondorioak modu batera edo  bestera baina oso argi utzi digu adineko pertsonen zaurgarritasuna. Hau ez datorkie soilik birusaren erasoetatik baizik eta gizarteak eragiten dieten isolamenduagatik ere.

Garai batean adinekoak ziren herrien gidariak bizi-esperientziaren jabe zirelako. Gaur egun badirudi ez dutela ezer erakusteko eta baztertu egiten ditugu.

Badira ordea euren ekarpena egiten segitzea lortu dutenak. Adibiderako bi musikari:

Joakin Achucarro piano-jotzaile bizkaitarra. 88urteko piano-jotzaile honek kontzertuak ematen segitzen du. Begira berria: https://www.eitb.eus/eu/kultura/musika/bideoak/osoa/7310962/joaquin-achucarroren-kontzertu-batekin-berrireki-ditu-ateak-arriaga-antzokiak/

Montserrat Torrent Bartzelonan jaiotako organo-jolea da. 94 urterekin kontzertuak ematen segitzen du segitzen du. Duela egun batzuk eman du azkena Euskal Herrian:  http://www.bizkeliza.org/eu/barria/montserrat-torrent-birus-honek-agerian-itzi-ditu-gure-makaltasun-guztiak/