EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 2 de urria de 2024
GG/DBH1/Urria/asteazkena/I
Zer den arduratsua eta beti laguntzeko prestutasuna.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

ARDURA

Lagunok:
Joxe dut izena eta 8 urte ditut. Gurasoekin eta arreba nagusiarekin bizi naiz etxean. Aitak lantegi handi batean egiten du lan. Goizean goizetik jaikitzen da egunero eta, amaren esanetan, inoiz ez du hutsik egin lanera, inoiz ez da berandu iritsi. Gainera, eskolatik dakartzadan lanetatik zertxobait ulertzen ez badut, lagundu egiten dit, eta beti egoten da prest etxeko lanetan ere laguntzeko.

Amak ere lan egiten du eta egin dituen huts bakarrak arreba eta biok jaio ginenekoak dira. Dena beti txukun eta garbi egon dadin arduratzen da. Etxera iristen garenean, bazkaria prest egoten da; goizetan, gure arropa garbi eta lisatuta egoten da,…

Arreba oso langilea da. Irakasleak egundo ez dira kexatu, lanak sasoiz eta letra garbiz idatzirik ematen dituelako. Asko ikasten du eta nota onak ateratzen ditu.

Nik, eskolako lanak beti gogoko izaten ez ditudan arren, gurasoak eta arreba bezalakoa izan nahi dut, arduratsua nire eginbeharretan, inork nire gaineko kexarik eduki ez dezan.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

-Baduzu zuk gutun honetan agertzen diren pertsonen antzik?

-Zer faltako zenuke zuk Jose bezalakoa izateko?

-Ikasketetarako bakarrik eskatzen dizute ardura? Eskolako zein “zereginetan” eskatzen zaizu ardura? Eta zure etxean?

OTOITZA

OTOITZA

Lagundu, JESUS, hasi berria dugun egun honetan, atsegin eta ez atsegin dituzun gauzak egin ditzagun.
Lagundu, JESUS, egizu guk gaur besteak, behartsuenak batik bat, zerbitzatzea.
Lagundu, JESUS, emaguzu gaur bizi-poza eta gure inguruko gauza on eta ederrak ikustearen poza.
Lagundu, JESUS.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=tUb_g_Qr2v0

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!