EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 2 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX 2/urriak/I/asteazkena
KONFIDANTZA

KONFIANTZA

(ekialdeko tradizioan oinarritua)

 

Printzea ederra zen eta gaztea. Maitasuna printzesa zoragarri baten hazpegi liluragarripean jantzita etorri zitzaion. Printzeak, bere neurrigabeko maitasuna erakusteko, altxorraren kutxatik zeukan diamanterik ederrena hartu eta erresumako bitxigilerik onenari eman zion eraztun batean koka zezan.

Artisaua buru-belarri jarri zen lanera, baina, une labur batean arreta galdu eta marra bat egin zion goitik behera diamanteari. Larriminak hartu zuen artisaua, etsipenak printzea, eta erresumako jendea erabat tristetu zen, maite baitzuten printzea.

Goiz eder batez, artisauak hitzordua eskatu zion printzeari.

-Printze jauna -esan zion-, zerbait bururatu zait nire hutsa kitatzeko. Egidazu konfiantza pixka bat, gau bat besterik ez dizut eskatzen.

Hurrengo goizean artisaua printzearen jauregira abiatu eta erresuma hartan inoiz ikusi gabeko bitxirik ederrena jarri zion eskuetan printzeari.

Bitxigileak, pazientzia eta gaitasun handiz, muturrean lore zoragarri bat zeraman zurtoin fin bihurtu zuen marra. Loreak mila su ezberdinen distirak egiten zituen eguzkiaren argitan.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zuretzat, zertan datza KONFIDANTZA?
  • Hitz hori latinetik dator. Hau da familia lexikoa: fidere, confidere, fidelis, infidelis, perfidus, fiducia, confidens, ... FEDE eta KONFIDANTZA erro berekoak dira. Zer deritzozu?
OTOITZA

Interneten "the lord is my shepherd" (Jauna dut artzain) 2.090.000 bideo ditu. Hemen bertsio bat, lasai entzutekoa.

https://youtu.be/dcOS5JWUD0o

 

Edo esan nahi baduzu:

Jauna dut artzain: ez zait ezer falta.
Larre guritan etzanarazten nau,
ur baretara eramaten,
eta indarrak berritzen;
bide egokitik narama, leiala delako
.

Ibar beltz-ilunetan banabil ere,
ez dut inolako gaitzen beldurrik,
zu nirekin baitzaude:
zure artzain-makilak lasaitzen nau.

Zuk atontzen didazu mahaia etsaien begi aurrean,
ukenduz gantzutzen didazu burua; gainezka dut kopa.
Bai, zorionak eta leialtasunak inguratuko naute
bizitzako egun guztietan;
Jaunaren etxean biziko naiz amaigabeko egunetan.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!