EGUNEKO DATUAK
osteguna, 3 de urria de 2024
Hodeiak sortzen
Haur Hezkuntza GG_P1_1 / LH 1 - 2
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Film laburrean, biloba duen aitona bat ikusten da, hodeiak sortzen. Hasiera batean, aitonak bilobari hodeiak egiten irakatsi nahi dio, baina haurra hura imitatzen saiatzen denean eta lortzen ez duenean, zapuztu beharrean, irudimena leherrarazten du pertsonaia bakoitzak jokatzen dituen paperak trukatu arte, eta, orduan, haurra da aitonari hodeiak egiten erakusten diona, modu askoz sortzaileagoan.

Batzuetan erronka bat, edo arazo bat, edo lortu nahi dugun zerbaiten aurrean gaudenean, ez dakigu zer egin, irtenbidea bilatzea kosta egiten zaigu. Baina, ideia onenak eguneroko erronketan konponbideak aurkitu nahi izatetik sor daitezke, egiten ditugun akatsak ikasteko erabiltzen baldin baditugu. 


Horiek dira gure ikaskuntzaren funtsezko zati bat. Heztea, beraz, ez da finkatutako jarraibideak ematea, baizik eta tresnak eskaintzea, beren soluzioak eraikitzeko.


Gaurko istorioak hau ikusten lagunduko digu:

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gauzak ez zaizkigunean nahi bezala irteten zer egin dezakegu?
Berdina egiten jarraitu edo irtenbide desberdinak aurkitu?

OTOITZA

Bakoitzak esan dezala anai arreba, lagun edo gurasoei esker ondo egitea lortu duten zerbait.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!