EGUNEKO DATUAK
ostirala, 4 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX 2/urriak/I/ostirala
BALIOAK: Pertsona izatearen balioa

Al-Khwarizmi matematikari arabiar handiari gizakiaren balioaz galdetu zioten , eta honek erantzun zuen:

«Etika badu, orduan bere balioa 1 da.

Gainera, azkarra bada, gehitu zero bat eta balioa 10 izango da.

Aberatsa ere bada, jarri beste zero bat eta 100 izango da.

Horregatik guztiagatik pertsona jatorra bada, gehitu beste zero bat eta bere balioa 1000 izango da.

 

Baina 1 galtzen badu, etikari dagokiona, bere balio guztia galduko du, zeroak besterik ez baitzaizkio geratuko. Gauza erraza da: balio etiko eta printzipio sendorik gabe ez da ezer geratzen, ustelkeria eta pertsona txarrak besterik ez».

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Ados al zaude matematikariarekin?
  • Nola deskribatuko zenuke pertsona izatearen balioa?