EGUNEKO DATUAK
astelehena, 7 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX 1/urriak/II/astelehena

Gazte bat denda handi batean sartu zen. Aingeru bat zegoen mostradorean.

- Zer saltzen duzu hemen? – Galdetu zuen gazteak.

- Nahi duzun guztia – Aingeruak erantzun abegikor

Orduan gazteak  eskaeren zerrenda hasi zuen: munduko gerra guztien amaiera, esplotatuentzako justizia, atzerritarrentzako tolerantzia eta eskuzabaltasuna, familiekiko maitasun gehiago, langabetuentzako lana, ikastaroa gainditzea...

Halako batean aingeruak eskaerak moztu zizkion:

- Sentitzen dut, gazte... Ez duzu ondo ulertu dendaren atariko kartela. Guk ez ditugu fruituak saltzen, haziak baizik.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zer diferentzia dago fruituak saldu edo haziak saltzean?
OTOITZA

Eskerrik asko, Jauna,

munduan ereiteko jarri diguzulako,

eta ereindakoa zaintzeko hazi ondoren

uzta oparoa izan dadin.

Gogora iezaguzu, ordea,

haziak zuk emanak direla

eta zure laguntza beti izango dugula.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!