EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 9 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX1/URRIAII/asteazkena
PERTSONAIA ARCO-ko Joana
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

BIZI BEDI JESUS, GURE BIHOTZETAN... BETI!!

Arco-ko Joana

Arco-ko Joana (frantsesez Jeanne d'Arc),Orleans-eko Dontzeila, Domrémy herrian jaio zen 1416an. Santua, buruzagi militarra eta heroi nazionala. Ezaguna egin zen bost mila gizonezko gudaroste frantziarra tropa ingelesen aurka gidatzeagatik, Ehun Urteko Gerran.

Orleans.eko Batailako liderra izan zen, Gerraren amaiera aldean, garaipena lortuz eta, ondorioz, Carlos VII.a Frantziako errege koroatzea lortu zen 1429an 116 urteko gerraren ondoren.

1430ean gudu-zelaira itzulita harrapatu egin zuten eta Ingalaterrako Enrike VI.aren eskuetan utzi zuten, Carlos VIIak lagundu ez ziolarik. 19 urte zituela hil zen 1431an historiarako, politikarako, erlijio eta fedearentzat duen esanahia aztergai bilakatuz.

Arcoko Joanarengan nabarmentzen diren balioen artean erakutsi zuen espiritualitate maila handia, zoritxarraren aurreko aldatze gaitasuna, zapalduen askapenaren aldeko borrokarako ardura eta barne indar handia aukera ditzakegu. Azken honi esker lortu zuen eragozpenei baikor aurre egitea eta sinesmenetan irautea irmotasunez eta sekulako kemenez.

Hark esana da, “egin lan helburua lortzea zure lanari esker soilik lortuko bazenu bezala”. Frantziako zaindari izendatua izan zen 1920an.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

·      Emakumea eta buruzagi militarra. Zergatik da arraroa?

·      Konparatu Joanaren eta Erregearen jokabideak.

OTOITZA

Zure etsaien aurrean, jazarpenaren, erridikuluaren eta zalantzaren aurrean, tinko eutsi zenion fedeari.

Abandonaturik ere, bakarrik eta lagunik gabe, tinko eutsi zenion fedeari.

Zeure heriotzari aurre egin zenionean ere, tinko eutsi zenion fedeari.

Arren eskatzen dizut zu bezain sendo izan nadin nire sinesmenetan, Santa Juana. Lagun iezadazu jabetzen zer merezi duen irabazteak zalantzak sortzen zaizkidanean.Lagundu fedean tinko mantentzen. Lagun iezadazu nire trebetasunetan konfiantza izaten, ongi eta zuhurki jarduteko. Amen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!