EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 9 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX 2/urriak/II/asteazkena
PORROTA, ikasteko tresna

Thomas Edison-ek 1000 saiakera baino gehiago egin behar izan zituen bonbila asmatzeko. Ahalegin horretan ari zela ikasle batek galdetu zion ea  zergatik zen hain iraunkor ikusita porrotak baino ez zituela jasotzen. Edisonek zera erantzun zion: “Ez dira porrotak. 1000 era ezberdin ezagutu ditut bonbila bat egiteko.”

Zerbait lortu nahi dugunean eta helburura iristen ez garenean modu ezberdinean balora dezakegu gure ahalegina. Adibidez:

  • “Nik sartu dut hanka” esan dezakegu, edo “errua ez de nirea”.
  • Hurrengoan denbora atera dezakegu egin behar dena lehenesteko edota “oso lanpentatuta” gaudela esanez denborarik ez dugu aurkitzen.
  • Arduraduna irtenbidearen parte da, arduragabea arazoarena.
  • Erronkak irtenbidea baduela pentsa dezakegu arazoari aurre eginez, edo arazo bat gehiago datorkigun ustez haren inguruan birak ematen hasi.
  • Erronka edo arazoa konpontzeko konpromisoa har dezakegu edo inoiz beteko ez ditugun promesak egin.
  • Neurriko autoestimua azal dezakegu gure buruari esanez: “Ona naiz baina ez nahiko nukeen bezain ona”. Bestela gure burua engaina dezakegu pentsatuz: “Ni ez naiz beste batzuek bezain txarra”.
  • Pertsona arduratsuak beti du programa bat. Arduragabeak beti du aitzakiaren bat.
  • Pertsona arduratsuak bera baino gehiago direnak errespetatzen ditu eta haiengandik ikasten saiatzen da. Arduragabea erresumindu egiten da eta haien akatsak azpimarratzen ditu.
  • “Zaila da baina posiblea” pentsa dezakegu edo “posiblea da baina ikaragarri zaila”.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Saia zaitez zerrenda osatzen.
  • Esandakoetatik: arrazoitu harrigarria iruditu zaizuna, beste modu batera esango zenukeena, ondo ez dagoela uste duzuna, falta dena …