EGUNEKO DATUAK
ostirala, 11 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/DBH 4/urriak/II/ostirala
Bakardadea
GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Zer egiten duzu bakardadean sentitzen zarenean? Askotan gertatzen al zaizu? Zergatik?
  • Zein da bakardadearen sendagaia? Erabiltzen al duzu?
OTOITZA

GERA ZAITEZ
   Gera zaitez, Jauna, iluntzen ari du,
bidea luzea da eta nekezia, berriz, handia.
   Gera zaitez zure hitz biziak esatera,
burua lasaitu eta arima pizten duten hitzak.
   Gorde ezazu artega gure bihotz motela,
uxa itzazu gure zalantza eta beldurrak.
   Begira iezaguzu zure argi eta bizitzazko begiez,
itzul iezaguzu adore galdua.
   Senda itzazu gure oin nekatuon zauriak;
esna gaitzazu, keinu gizakoiez, bizitzara.
   Gera zaitez eta garbi itzazu gure aurpegia eta erraiak;
erre ezazu tristezia hau, emaguzu itxaropena.
   Gera zaitez, Jauna, parteka ezazu gure janaria
eta, eramanpenez, erakuts iezazkiguzu zure irakaspenak.
   Zatitu iezaguzu zure laguntasunaren ogia;
ireki iezazkiguzu gure fede lotiaren begiak.
   Izan ere, zure hitzetatik sortu baita guk nahi duguna,
bidean ikusi baitugu, zure ondoan.
   Gera zaitez eta berbizi itzazu baloreak eta ametsak;
emaizkiguzu zure bizipoza eta bakea berriro.
   Eraman gaitzazu beti mundura, bizitzara,
besteen aurpegian ikus zaitzagun

(Florentino Ulibarri)

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!