EGUNEKO DATUAK
astelehena, 14 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETA/DBH/Urria/Astelehena/III
Nagia, alferkeria eta axolagabekeriaz hausnartzen.

Joanek ezer borratzen ez zuen borragoma zeukan. Txorroskilo doktoreari deitu zioten, ea gaixorik zegoen azter zezan, baina Txorroskilok ez zion inolako gaitzik aurkitu. Joanek, orduan, eskatu zion, mesedez, hizkuntzako lanaren hutsak/okerrak borratzeko, baina borragomak siesta egitea bakarrik zuen gogoan… eta lotara joan zen.

Estutxeko gainerako biztanleak biziki haserretu ziren.

Eta… Joanek motxilaren azpiko aldean gordetzen zuen borragoma txikitxo bat atera zuen. Hark bai ondo borratu! Koadernoa garbi uzten zuen! Inork ez zion Borragoma Lotiari jaramonik egin eta motxilaren hondoan geratu zen azkenean, koaderno eta liburu guztien azpian, galleta-apurren eta gozoki-paperen artean.

Eta bertan behera utzia eta abandonatua sentitu zenez… gehiago laguntzea eta Joanek eskatzen zion guztia borratzea erabaki zuen.

Batzuetan guk ere Borragoma Lotiaren jarrera izaten dugu: lan egiteko gogorik ez, etxean edo lagunei laguntzeko asmorik ez,… Saia gaitezen aldatzen, eta lagun dezagun laguntza eskatzen diguten guztietan, kostatu arren. Horrela, ondo sentituko gara gure buruarekin eta besteekin. Borragoma txikiak bezala, daukazun on guztia besteekin partekatu.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BALIABIDE DIGITALAK: ZAZ-Qué vendrá:

https://www.youtube.com/watch?v=6THHrPyZQuQ 

"Aprovecha al máximo tu tiempo-Alex Reysa" (GAZTELERAZ)

https://www.youtube.com/watch?v=GLIIQCSIEWY

 

 

 

OTOITZA

EBANJELIOTIK
 “Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; har ezazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua. Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri… Benetan diotsuet: nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten” (Mt 25, 34-36; 40)

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!