EGUNEKO DATUAK
astelehena, 14 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX 1/urriak/III/astelehena
ARDURA

Hiztegian ARDURA hitzari esnahi ezberdinak ematen zaizkio, nahiko antzekoak. Gizarte jokabide gisa honela definitzen da:

Eskubide-subjektu aktibo orok duen gaitasuna askatasunez egindako gertaera baten ondorioak aitortzeko eta onartzeko.

  • Ongia eta gaizkiaren aurrean, zer aukeratu behar du? Eta ondorioak norberaren interesen aurka doazenean?
  • Zer egin behar da AUTORITATEaren aurrean arduraz jokatzeko? Beti?
  • Nola jokatu behear du pertsona arduratsuak bizitza antolatzerakoan?
  • ELKARREKIN HOBE dio gure lemak. Zer eragin du ARDURAK "hobe" hori egia izan dadin?

Egin al zenuen atzoko gogoeta? Zer erlazio du ARUDURAK atzoko gaiarekin?

Gogoetaren argibiderako:
Bazegoen behin Diogenes, kale-mutur batean, geldi eta barre-algaraka.

-       Zeri barre? –galdetu zion bidezko batek-.

-       Gizakiaren jokabide ganorabakoari. Ikusten duzu kalearen erdian dagoen harri hori? Goizean goizetik hona iritsi naizenetik, hamar lagunek egin dute harriarekin behaztopa; ondoren, maldizioka hasi dira, baina batek ere ez du, besteek behaztopa egin ez dezaten, harria bidetik kendu.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Galderak eragindako gogoeta egin ondoren, nahi baduzu, ikusi bideo hau: https://youtu.be/E_OgPstsHNM