EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 16 de urria de 2024
ASTE BERRI BAT HASTERA GOAZ!
Haur Hezkuntza GG_P1 / HH LH 1 - 2
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Ikastetxe bakoitzak astelehenetako harrera egiteko erabiltzen duen dinamika mantendu dezake. Honako hau eredu sinple bat da.

Asteburuan eguraldia lagun izan al duzue? Udazkena izanda, eguzkirik egin al du? Asteburu polita igaro izana espero dut! 


Gaur aste berri bati hasiera emango diogu elkarrekin baina, lehenik eta behin, elkarri kontatutako diogu asteburuan egindako-bizitako zerbait eta pozik sentiarazi gaituena.


Beharbada egongo da bere bizipenak partekatu nahi ez dituen norbait, lasai egon, hurrengo batean aukera izango duzue.


Ea ba, nork nahi du hasi?

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Norekin bizitu zenuen momentu hori?

Zure ingurukoak ere pozik zeuden momentu-ekintza horretan?

OTOITZA

Eskerrik asko, Jauna, egun berri hau eman diguzulako.

Eskolan lanean eta jolasean pasatuko dut eguna.

Egon zaitez nire ondoan,

ipuina entzuten ari naizenean,

jolasean nabilenean,

abesten ari garenean.

Izan dadila Zuretzat pozgarri

egiten dugun gauza oro.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!