EGUNEKO DATUAK
larunbata, 19 de urria de 2024
Nola dastatu ilargia
Haur Hezkuntza GG_P1_4 / LH 1 - 2
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Lankidetzari buruz hitz egiten digu ipuinak. Denak elkarrekin errazagoa dela nahi dugun helburua lortzea.

Denok elkarrekin lan eginez gero, bata besteari lagunduz, nahi dugun hori lortzeko aukera gehiago izango ditugu.

 

Ikus dezagun nola erakusten digun hau gaurko bideoak: (ipuina eskura baduzue, eskertuko dute zuek kontatzen badiezue)

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gauzak bakarrik ezin dituzuenean egin, zer egiten duzue?
Laguntza eskatzen duzue?  Nori? Zer egiteko?
Laguntzarekin gauzak hobeto egiten direla uste duzue?

OTOITZA

Talde txikietan banatuko gara 4-5eko taldeak osatuz. Denon artean eraikuntza ezberdinak erabiliz zerbait eraikiko dugu. Denon parte hartzea ezinbestekoa denez, irakaslea adi egongo da denok parte hartu dezaten edota txandak markatuko ditugu.

Bukaeran eta adinak horrela uzten badu, izen bat erabakiko dute eraikitakoarentzat eta denon artean idatziko dute. Eraikitako dena eremu batean gorde dezakegu aste osoan zehar, gerturatzeko aukera izan dezaten eta zeinekin eraiki zuten gogoratu ahal izateko.  Gordetzeko zailtasunak baditugu, talde bakoitzari sortukoaren ondoan argazki bat egin eta argazkia gelako eremuren batean jarri.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!