EGUNEKO DATUAK
asteartea, 22 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/DBH 4/urriak/IV/asteartea
La Salle: "Jakin izan banu ..."

Juan Bautista La Sallekoak bere bizitzaren amaiera aldera halako aitortza egin zuen:

Jainkoak, dena zuhurtziaz eta leuntasunez gidatzen duenak,

eta gizakien jaidurak behartu ohi ez duenak,

eskolen ardura osoki hartzera ni konprometitu nahirik,

oso oharkabean eta luzaro egin zuen,

halako moldez non konpromiso batek beste batera eramaten baininduen,

hasieran begiztatu ere egin gabe.

 

Eskolak sortzea, beraz, ez zen bere lehen asmoa izan. Lehen eskakizunari bai esan ondoren, bigarren bati lotu zitzaion eta gero beste bati ... Adrian Nyel-ek eskatu zion lehe  eskolaz arduratzea, gero maisuekin bizitzera -bere ondasunei uko eginda- joan zen , gero ...

 

Gure bizitza egunero hartzen ditugun erabakiez egiten joango gara.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zeintzuk izan dira zure 15-16 urtetan hartu dituzun erabakiak, agian zure bizi ibilbidea aldatu dutenak?

OTOITZA

Eskerrik asko, Jauna,

La Salleko Joan Bautista bizi eredu eman diguzulako.

Lagun iezadazu nire erabakiekin

aurrera egiten.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!