EGUNEKO DATUAK
asteartea, 22 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX 1/urriak/IV/asteartea
Lagun hurkoa = anaia/arreba

GAUAREN AMAIERA

(juduen tradizioan oinarritutako testua)

 

Behin batean, maisu batek galdetu zien bere ikasleei:

-Nola bereiz dezakegu zehatz-mehatz gaua bukatu eta eguna hasten den mementoa?

-Badakit -erantzun zuen mutiko batek-. Katua eta txakurra bereizteko gauza garen mementoan.

-Ez, ba -erantzun zion maisuak.

-Pinua eta izeia bereizteko gauza garenean -esan zuen neska txiki batek.

-Ez, ba -erantzun zion honi ere maisuak.

-Orduan, noiz? -galdetu zion ilegorri bihurri batek, aspertuta.

-Aurpegi bat ikusi eta aurpegi horretan anai-arreba ikusteko gauza garenean bukatzen da gaua eta hasten da eguna -esan zien guztiei maisuak, irribarrez.

(Patxi EZKIAGA, "Bihotz galduaren bila")