EGUNEKO DATUAK
osteguna, 24 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/DBH 4/urriak/IV/osteguna
Beldurra. Nortasuna

BELDUR (Indioen tradizioan oinarrituta)

 

 Egun batez sagu bat kexu joan zen jainkoen jainkoarengana.

-Beldur handia diet katuei, ene jainko- esan zion-. Mesedez, egin nazazu katu, inporta ez bazaizu.

Jainkoen jainkoak katu bihurtu zuen.

 Handik egun gutxitara berriro itzuli zen.

-Beldur handia diot tigreari, ene jainko. Mesedez egin nazazu ehiztari, inporta ez bazaizu.

Jainkoen jainkoak ehiztari bihurtu zuen.

 Baina laster ehiztariari emakume izateko irritsa sartu zitzaion gorputzean. Jainkoen jainkoak emakume bihurtu zuen. Eta xagu bat ikusi ahala, beldurrez dardarka hasi zen.

Jainkoen jainkoak esan zion irribarrez:

-Izan zaitez benetan sagutxo bat eta ikasiko duzu beldurrik gabe bizitzen.

(Patxi EZKIAGA; "Bihotz galduaren bila")

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Sentitu al zara sagua bezala?
OTOITZA

Beldur denak...
ez dezala askatu
amaren eskua;
erortzeko beldur dena
bego eserita;
eskalatzeko beldur dena
bego babes txabolan;
okerreko bidea hartzeko beldur dena
geldi bedi etxean...
Baina hori guztia egiten duenak
jada ezingo du gizaki izan,
gizakiak berezkoa baitu
arriskatzea.
Esan ahalko du maite duela,
baina ez daki maitatzen,
zeren eta maitatzea
besteen alde arriskatzeko gauza izatea baita.
(Julián Ríos, “Vientos de libertad”: ASISKO GUTUNA 40.a)

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!