EGUNEKO DATUAK
osteguna, 24 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX1/azaroa/I/osteguna
UBUNTU

Ubuntu  

Ubuntu Hegoafrikako antzinako hitza da leialtasunean eta elkartasunean oinarritutako zerbait adierazten du. Zulu eta xhosa hizkuntzetatik dator, eta ikuspegi zabal batetik itzul daiteke, “besteenganako gizatasuna” edo “ni naiz gu garelako”. Era berean, gizateria osoa lotzen duen lotura unibertsalaren sinesmenaz hitz egiten digu gizabanakoen, kulturen eta nazioen arteko lankidetza sustatuz.

 

Ubuntu pertsonen arteko errespetuan eta zaintzan eta komunitate barruko haien arteko haerremanetan oinarritzen den bizitzeko modu bat da.  Talde-lan gisa uler dezakegunaren adierazle argia da, indibidualismoa ez baita sartzen eta besteekiko eskuzabaltasuna sustatzen baita.

 

Gizakiak hurkoa ulertzeko, onartzeko eta tratu ona emateko duen gaitasuna indartzen du. Nelson Mandelaren filosofietako bat izan zen 1990ean Hegoafrika berri bat berpizten hasi zenean hainbeste urteko arraza-bereizketa pairatu ondoren. Helburua liskarra atzean utzi eta adiskidetzea sustatzea zen, gorrotoarekin eta erresuminarekin amaituz.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Ba al dakizu UBUNTU zer den inormatika munduan eta zein asmoz sortu zen?
  • Ezagutzen al duzu, UBUNTUren antzera,  euskaraz (edo gazteleraz edo ...) mezu positiborik daraman hitzik?