EGUNEKO DATUAK
larunbata, 26 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/DBH 4/urriak/IV/igandea
Ikus dezadala

Aldi hartan, Jesus ikasleekin eta jendetza handiarekin Jerikotik ateratzean, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide- ertzean eseria. Jesus Nazaretarra zela jakitean, deiadarka hasi zen «Daviden Seme, Jesus, erruki zakizkit!». Askok gogor egiten zion isilarazteko; baina hark areago egiten zuen oihu: «Daviden Seme, erruki zakizkit!». Jesusek gelditu eta itsuari dei egiteko agindu zuen. Deitu zioten, esanez: «Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik». Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen. Jesusek galdetu zion: «Zer nahi duzu Nik zuri egitea?». Itsuak erantzun: «Ikus dezadala, Maisu!». Jesusek esan zion: «Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu». Une berean ikusmena berreskuratu zuen, eta Jesusen ondoren zihoan bidean.

 

Jesusen garaian itsu egotea ez zen soilik egoera fisikoa. Gizarteak isolatu, bota, egiten zituen (beste gaiso batzuk bezala) gaisotasuna  bekatu baten ondorio zelakoan. Bartimeok ikusi egin nahi du, ez soilik argitasun fisikoa; bizi duen bizitza tamalgarria ere eraldatu nahi du. Hori da Jesusek eskaintzen diona: bizitza erabat aldatzea.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Askotan esaten diogu elkarri "itsu al zaude?". Zer esan nahi dugu? Zein argi behar du hori entzuten duenak?
  • Zer da benetan Jesusek eskaintzen duena?
OTOITZA

EMAN ZURE ARGIA
Non dago zure argia?
Emadazu, Jauna, zure esku gidatzailea.
Esadazu non ezkutatzen den eguzkiaren argia.
Non benetako bizitza.
Non dago benetako heriotza berreroslea?
Itsu nago, Jauna,
orain jakin nahi dudala.
Tira, Jauna, erantzun behin betiko.
Esadazu non dagoen
hain itsugarria omen den Zure argia.
Emadazu, Jauna, zure eskua.
Emadazu Zuganantz
gizaki indargabea daraman haizea.
Edo esadazu non dagoen, bilatzeko.
Itsu nagoela, Jauna.
Jada ez dudala sentitzen argia
nire begi izoztuen gainean
eta ez dut gurtzeko Jainkorik dagoeneko.

Jacinto López Gorgé

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!