EGUNEKO DATUAK
astelehena, 28 de urria de 2024
BOKAZIOA-LH: Pertsona izate norabidetza-1
Egun on! Aste berezi berri honetan: hilabete berri bat estreinatu berri dugu: AZAROA. Gurekin ez daudenak gogoratu ditugu eta lehenago iluntzen duenez, eguna "motzagoa" dela iruditzen zaigu. ARDURATSUA NAIZ!!! Bizitza bihotzetik ikusten dut!
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

 

BOKAZIO ASTEAN aurkitzen gara. Arduratsuak izan behar gara eta horretarako bizitza bihotzetik ikusi behar dugu. Zertarako? Norentzat? Norekin? Jendearen aurrean nola aurkezten gara…? Zer lortu nahi dugu bizitzan...? galdera guzti hauetaz gogoeta egiteko parada aste honetan… 

Aste berezi honetan lehenengo Jesusen hitzak entzungo ditugu, BERRI ONA, ebanjeliokoak:

 

Gizon batek galdetu zion Jesusi: 

- Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?

Jesusek erantzun:

- Maita ezazu Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz.

Hori da agindurik nagusiena eta lehena. Eta bigarrena, ez garrantzi gutxiagokoa, hauxe da:

- Maitatu pertsona guztiak zeure burua bezala. Bi agindu hauetan nire mezua eta nire bizitza oinarritzen da.

Askotan Jesusen mezua MAITASUNAREN mezua zela aipatu dugu, gaur ere errepikatuko dugu. Gainera aste berezi honetan gure bizitza bihotzetik ikusten ikasi behar dugu.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GAITASUN GARATZEA

 

Hartz batek bizitza osoa 6 metroko kaiola batean igaro zuela kontatu zidaten. Jaio zenetik bere gartzelaren barrak izan zituen begien aurrean. Baina, egun batean, nagusiak bizimodu hura animaliarentzat ona izango ote zen galdetu zion bere buruari eta aske uztea erabaki zuen; mendira eraman zuen bertan uzteko asmoz. Kaiolatik atera zuenean hartzak ez zituen alde batera zein bestera sei metro baino gehiago egin, kaiolak neurtzen zituen metro berak hain zuzen. Ohiturak eta ekimen faltak edozein ahalegin egiteko edo edozein erabaki hartzeko gaitasuna kendu zioten.

 

Zenbat aldiz gertatzen ote da gauza bera pertsonekin ere! Gaitasun handiak izan arren, gaitasun horiei probetxu ateratzen ez dakien jende asko dago eta alferrik galtzen dira.

 

-Atsegin ditugun gauzak egiten al ditugu soilik?

-Ahal dugun guztia egiten saiatzen al gara?

OTOITZA

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=xQHZFmj2UGA

 

OTOITZA

Lehenbizi besteengan pentsatzen dugunean...

Besteez arduratzen garenean...

Behar duenari laguntzen diogunean...

Ondoan dugunaz oroitzen garenean...

Gure ondasunak banatzen ditugunean...

Sufritzen ari direnen ondoan gaudenean...

Gure denbora beste batzuen onurarako erabiltzen dugunean...

Gutxien dutenen egoera hobetzeko lan egiten dugunean...

Zoriontsuak izaten garenean …

Bizitza osotasunez bizi dugunean …

Jesus bizi izan zen bezala bizi gara …

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!