EGUNEKO DATUAK
asteartea, 29 de urria de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/BATX1/azaroa/I/asteartea
Nire aitaren etxea defendituko dut

Nire aitaren etxea defendituko dut Gabriel Arestiren (1933-1975) poemarik ezagunena da. Harri eta Herri liburuan argitaratu zen lehen aldiz, 1964. urtean. Patxi Oroz Arizkuren nafar filologoak 740 hizkuntzatara egindako itzulpenak bildu ditu, guztira. Irakurri lasai:

Nire aitaren etxea
defendituko dut.
Otsoen kontra,
sikatearen kontra,
lukurreiaren kontra,
justiziaren kontra,
defenditu
eginen dut
nire aitaren etxea.
Galduko ditut
aziendak,
soloak,
pinudiak;
galduko ditut
korrituak,
errenteak,
interesak,
baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate,
eta eskuarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
eskuak ebakiko dizkidate,
eta besoarekin defendituko dut
nire aitaren etxea;
besorik gabe,
sorbaldik gabe,
bularrik gabe
utziko naute,
eta arimarekin defendituko dut
nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz,
nire arima galduko da,
nire askazia galduko da,
baina nire aitaren etxeak
iraunen du
zutik.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

 

  •  Zein da, zure uestez, Gabriel Arestik denfenditu nahi duen etxea?
  • Zeintzuk dira gaur egun nahitaez defenditu behar ditugun etxeak?