EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 30 de urria de 2024
BOKAZIOA-DBH: Pertsona izate norabidetza-1
Egun on! Aste berezi berri honetan: hilabete berri bat estreinatuko dugu: AZAROA. Gurekin ez daudenak gogoratu ditugu eta lehenago iluntzen duenez, eguna "motzagoa" dela iruditzen zaigu. ARDURATSUA NAIZ!!! Bizitza bihotzetik ikusten dut!
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Azaroa hasieran, normalean, gure ikastetxeetan, BOKAZIO ASTEAN aurkitzen gara. Arduratsuak izan behar gara eta horretarako bizitza bihotzetik ikusi behar dugu. Zertarako? Norentzat? Norekin? Jendearen aurrean nola aurkezten gara…? Zer lortu nahi dugu bizitzan...? galdera guzti hauetaz gogoeta egiteko parada aste honetan…

IMG_0552

Kartela 2020ekoa bada ere, aproposa zaigu gaurko hausnarketarako. Kartelak hiru protagonista dituela esan dezakegu: neska gaztea, udazken giroko hosto bat eta bihotza erdian, neskak bertatik begiratzen duelarik, irribarretsu.

 

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO
  • Neska gaztea gutako edonor da. Zu, ni ala beste edozein da neska hori. 
  • Hosto horia natura da, bizitza bere zikloekin. Udazkenean sartuta gaudenez, une hau adierazi nahi digu. 
  • Bihotza: maitasuna da. Bizitza maitasunez begiratuz gero, guztia da ederragoa. Kartelak "naiz" aditza darama eta esan nahi du: orainean bizi naiz; pozik bizi naiz; maitasunean bizi naiz; naturarekin bizi naiz; sakratua naiz. Nik ere bihotzetik begiratzen al dut bizitza, maitasunetik?
OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA: NOGEN: 

ZERI BEGIRA HARTU NAHI DUZU LO?

https://youtu.be/jYH7Rfy3S3Y

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!