EGUNEKO DATUAK
osteguna, 31 de urria de 2024
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
ARIMEN GAUA - GAU BELTZA
BOKAZIOA-LH: Pertsona izate norabidetza-4
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen.

Gaur ipuintxo bat denok desberdinak garela eta denok beharrezkoak garela ulertzeko.

 

BASOKO ESKOLA

Hainbat aberek basoan eskola bat irekitzea erabaki zuten. Bildu ziren, zer diziplina edo zer gai irakatsiko zuten aukeratzeko.

Txoriak, temati, hegaz egiten irakastea eskatzen zuen. Arrainak igeriketa curriculumean sartzea nahi zuen. Katagorriak zuhaitzetatik gora igotzen irakastea funtsezkoa zela uste zuen. Untxiak lasterketa eskolako diziplina-programan sartzea gura zuen… Eta horrela ekin zuten animalia guztiek, oker zebiltzala ohartu gabe. Iradokizun guztiak hartu ziren kontuan; iradokizun guztiak onartu ziren. Derrigorrezkoa zen animalia guztiek diziplina guztiak praktikatzea.

Biharamunean, ikasketa-programa gauzatzen hasi ziren.

Hasieran, untxiak primerako marka egin zuen lasterketan. Inork ez zuen egiten hark bezain arin. Baina hegaz egiten ikasten hasi zenean,… orduan bai gorriak!

Zuhaitz-adar baten gainean jarri zuten eta salto eta hegaz egiteko agindu zioten. Zuhaitz gainetik salto egin zuen… eta kolpe ikaragarria hartu zuen. Bi hanka apurtu zituen. Ez zuen hegaz egiten ikasi … eta aurrerantzean ez zuen lehen bezala korrika egingo.

Txoriak primeran egiten zuen hegaz, baina lurra satorrek bezala zulatzera behartu zutenean, mokoa eta hegoak apurtu zituen. Ez zuen zulorik egin… eta denbora luzean egon zen hegaz egin ezinik.

Gauza berbera gertatu zitzaien arrainari, katagorriari eta txakurrari. Ezin izan zuten hegaz egin eta, gainera, esperientzia hartatik denak zauriturik atera ziren.

Azkenean, eskolak ateak itxi behar izan zituen. Eta badakizue zergatik? Animaliek ulertu zutelako denok garela zeharo ezberdinak. Bakoitzak bere dohain, bertute eta trebetasunak ditu… eta bere ahuluneak.

Katuak inoiz ez du txakurrak bezala zaunka egingo, inoiz ez arrainak bezala igeri egingo. Ezin dugu inor derrigortu/behartu gu bezalako izatera, guk bezala pentsatzera eta jokatzera. Horrek sufrimendua ekarriko lieke besteei, guk bezala ezin dutelako jokatu eta nahi dutena ezin dutelako egin.

Beti errespetatu behar dira besteen iritziak, gaitasunak eta mugak. Besteak, gu bezalakoak izan ez arren, ez dira gu baino txarragoak, ezta hobeak ere. Dira, besterik gabe, ezberdinak, beti, egoera orotan, errespetatu beharrekoak.

OTOITZA

DESBERDINAK GARA- Maite Losada:

BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=CNkzwYKkdDk

 

OTOITZA

Lehenbizi besteengan pentsatzen dugunean...

Besteez arduratzen garenean...

Behar duenari laguntzen diogunean...

Ondoan dugunaz oroitzen garenean...

Gure ondasunak banatzen ditugunean...

Sufritzen ari direnen ondoan gaudenean...

Gure denbora beste batzuen onurarako erabiltzen dugunean...

Gutxien dutenen egoera hobetzeko lan egiten dugunean...

Zoriontsuak izaten garenean …

Bizitza osotasunez bizi dugunean …

Jesus bizi izan zen bezala bizi gara …

 

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!