EGUNEKO DATUAK
ostirala, 1 de azaroa de 2024
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
BOKAZIOA-LH: Pertsona izate norabidetza-5
BOKAZIOA: Pertsona izate norabidetza 5

Astean zehar pista batzuk jaso ditugu gure bizitzarako, astea bukatzeko beste bat, ezaguna baina garrantzitsu eta gogoratu oraindik JUAN Bautistaren 300. urteurrenean baino haratago gaude (Gogoratzen al zarete duela urte batzuk, nola 300. urteurrena ospatu genuela?... momentu politta izan daiteke, orduan bizi eta ospatu izandako ekintzak gogoratzeko...).

 

La Salleko Joan Bautistak esaldi bat esaten zuen, otoitz egiten hasten direnean eta amaitzerakoan gaur egun La Salleko Anaia guztiek errepikatzen dutena: BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN... BETI!

 

Jesusi guztien bihotzetan bere maitasuna txertatzeko eskatzeko modu bat da, bihotzean maitasuna badugu bizitzako alor guztietan maitasuna jorratuko baitugu.

Norbaitek lurrean gari ale bat ereiten duenean... Zer irteten da? Ziur ez dela sagarra irtengo.

Maitasuna ereiten dugunean gure inguruan, guk ere maitasuna jasoko dugu, bikoiztuta.

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

* Zer jarri nahi dugu gure bihotzetan?

* Norbaiti irribarre egiten diozunean, zer jasotzen duzutrukean?

* Noiz jartzen diozu aurpegiera txarra norbaiti? Zer  jasotzen duzu trukean?

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA:

Begira begira, zer detaile politta izaten duten bi haur hauek, bata bestearekin... guk, berdin egingo al genuke?

 

EL OTRO PAR: https://youtu.be/VZNrkYe5g48

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!