EGUNEKO DATUAK
ostirala, 1 de azaroa de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/LH4-5-6/Azaroak/asteazkena-I
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen. 

Jesusen mezua maitasunaren mezua dela aipatzen dugu, baina alaitasunik gabe, nola izango da gure maitasuna? 

Maitasunaren mezuak alaitasunik gabe ez du balio, alaitasunari buruz hitz egingo dugu: 

Hasteko esaldi bat irakurriko dugu: EZ ZAITEZ HERIOTZAZ ETA IZUAZ MOZORROTU, OSPATU BIZITZAREN POZA 

 

Agian poza eta alaitasuna gure bizitzan jartzen baditugu…. 

 

ALAITASUN LOREAK 

Elenaren eskola oso leku berezia zen. Ongi pasatzen zuten denek Elisa andereño jatorrarekin ikasten eta jostatzen. Baina egun batean andereño Elisa larri gaixotu zen. Elena, gurasoekin, ospitalera joan zen hura bisitatzera. Eraikin triste eta grisa zen, eta Elenak andereñoa bera ere triste ikusi zuen. Lore batzuekin poztea pentsatu zuen, baina ez zeukan dirurik. Orduan landareez ikasitakoa etorri zitzaion Elenari burura. Lur-apur bat behar zuen. Eskolan aurkitu zuen, eskaileraren ondoan. Irauli eta ereiteko prestatu zuen. Gero amak hazi batzuk eman zizkion eta Elenak aurretiaz egindako zuloetan sartu zituen. Ondoren, haziak lurrez estali zituen eta ura bota zien. Itxarotea besterik ez zen geratzen. Bazekien pazientziaz itxaron beharko zuela eta eskola-egunetan, egunero, haziei ura bota beharko ziela. Handik aste batzuetara zenbait landaretxo txiki eta samur erne ziren. Hasieran txiki-txikiak ziren, baina gero hazi eta itzelak egin ziren. Landareetatik loreak sortu ziren, eta Elenak egunean bat aukeratzen zuen, moztu eta andereñori eramateko. Loreek itxaropena eta alaitasuna eraman zizkioten andereño Elisari. Sendatuta, eskolara itzuli zen. Han, eskaileraren ondoan, Elenaren lorategi txikia ikusi zuen. Hainbeste gustatu zitzaion, ezen aurrerantzean biek batera zaindu baitzuten. Eta umeren batek, gaixorik zegoelako, eskolara huts egiten zuen bakoitzean, lore bat hartu eta eramaten zioten, egunak eta gaixoaldia alaitzeko. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Minutu bat pentsatzeko: Zer irakatsi digu gaurko ipuinak? Batetik, gaixoez gogoratu behar dugula, bisitatuz eta deituz. Bestetik, dirua ez dela gauza guztietarako beharrezko; ez da behar dirurik pertsona bat pozteko. Gauzarik txikienak dira askotan, bihotzez egiten badira, baliotsuenak: norberak landatutako landarea/lorea, irribarre bat, besarkada bat, bisita bat, … Guztiok egin ahal ditugun gauzak dira, beraz, hasi! 

 

Bideoa: Coca-Cola: Happiness starts with a smile https://www.youtube.com/watch?v=1veWbLpGa78 

 

OTOITZA

OTOITZA 

Jesus irakatsiguzu aurkitzen dirurik kostatzen ez den hainbeste gauza: 

alaitasuna, maitasuna, poza, ilusioa, laguntasuna, …. 

Eta emadazu indarra, ikasteko, lan egiteko eta gauzak ondo egiteko, ez presaka eta nolanahi. 

LA SALLEKO JOAN BAUTISTA … OTOITZ GURE ALDE! 

BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!!! BETI!!! 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!