EGUNEKO DATUAK
ostirala, 1 de azaroa de 2024
GOIZEKO GOGOETA/LH 4-5-6/Urriak IV/Ostirala
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean. Amen

BOKAZIO ASTEA BUKATZEKO ADIBIDE BEREZI BAT IKUSIKO DUGU: gure sortzaile eta lagunarena:

Gaur Joan Bautistaren hitzak entzungo ditugu, Joan Bautistak eta bere lagunek konpromiso bat hartzen dute, momentu horretatik aurrera elkarrekin biziko dira, eta bere indarra eskoletan jarriko dute. Konpromiso honi esker hemen gaude gu.

Paris, 1694ko maiatzak 24

“Egun berezia izan da gaurkoa bai niretzat eta baita Anaia guztientzat ere. Gaur elkarrekin bizitzeko konpromisoa hartu dugu. Gure taldeari Kristau Eskoletako Anaiak izena jarri diogu. Luze samarra da, baina oso ondo definitzen gaitu. Anaiak garela esatean denak berdinak garela esan nahi dugu, “buruzagirik” ez dagoela, anaiak bagina bezala hurbilduko garela jendearengana. Horrek elkarrekin biziko garela esan nahi du; gure etxea elkartea izango da, bertan dena elkarrekin egiten baitugu: elkarrekin lan egiten dugu, elkarrekin errezatzen dugu, gure pozak eta zorigaitzak besteekin batera bizi ditugu.

Eskolen gaia argiagoa da. Haurrengana hurbildu nahi dugu eta eskolak behar gehien dituztenen esku egotea nahi 

dugu. Denek dute toki bat, haurra aberatsa edo pobrea den kontuan izan gabe. Diru gutxirekin egiten dugu aurrera, gure eskolara datozen haur gehienek ezin baitute ezer ordaindu. Behartsuak etortzen dira gugana eta euren bihotza eskaintzen digute, besterik ez baitute.” (

)

 

Eskola mota askotakoa izan daiteke eta gurea kristau eskola da. Geletan gurutzeak jartzen ditugu eta noizean behin errezatu egiten dugu, baina hori ez da kristau izateko arrazoi nagusia. Gure eskola kristaua da bertako irakasle nagusia Jesus delako.

La Salleko Joan Bautistak esaldi bat esaten zuen, otoitz egiten hasten direnean eta amaitzerakoan gaur egun La Salleko Anaia guztiek errepikatzen dutena: BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN... BETIKO!

Jesusi guztien bihotzetan bere maitasuna txertatzeko eskatzeko modu bat da, bihotzean maitasuna badugu bizitzako alor guztietan maitasuna jorratuko baitugu.

Norbaitek lurrean gari ale bat ereiten duenean... Zer irteten da? Ziur ez dela sagarra irtengo. Maitasuna ereiten dugunean gure inguruan, guk ere maitasuna jasoko dugu, bikoiztuta.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

*   Zer jarri nahi dugu gure bihotzetan?

*   Norbaiti irribarre egiten diozunean, zer jasotzen duzu trukean?

*   Noiz jartzen diozu aurpegiera txarra norbaiti? Zer jasotzen duzu trukean?

Bideoa eta abestia: SALLETARRAK GARA: https://www.youtube.com/watch?v=hJDSF7Zz6Qk

 

OTOITZA

OTOITZA:

Lehenbizi besteengan pentsatzen dugunean... Besteez arduratzen garenean...

Behar duenari laguntzen diogunean... Ondoan dugunaz oroitzen garenean... Gure ondasunak banatzen ditugunean... Sufritzen ari direnen ondoan gaudenean...

Gure denbora beste batzuen onurarako erabiltzen dugunean... Gutxien dutenen egoera hobetzeko lan egiten dugunean...

Zoriontsuak izaten garenean … Bizitza osotasunez bizi dugunean … Jesus bizi izan zen bezala bizi gara …

 

LA SALLEKO JOAN BAUTISTA … OTOITZ GURE ALDE!

BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN!!!   BETI!!!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!