EGUNEKO DATUAK
ostirala, 1 de azaroa de 2024
BOKAZIOA-DBH: Pertsona izate norabidetza-5
Zailtasunei aurre egiteko kemena beharrezkoa da bzitzan.

Gaurkoan, XABIER EUSKITZEREN artikulu batekin egingo dugu gogoeta.

Artikulua: Aitzakiarik ez 

XABIER EUZKITZE (Noticias de Gipuzkoa, 2020-10.11) 

Kyle Maynard 1986an sortu zen AEBetan, Georgia estatuan. Gaitz genetiko batekin jaio zen,  "sortzetikako anputazioak". Ez du belaunik ez ukalondorik, ez oinik ez eskurik, eta gorputz-adarrak  oso laburrak. Guraso haien abaildura irudikatzen dut, haurraren gabezien berri izatean. "Ezinezkoa  zenik ez zekielako lortu zuen", entzun izan dugu. Kyle horrelaxe jaio zenez, txikitatik ohitu da  ezaugarri horiekin bizi izatera. Ume-umetako argazki eta bideoetan haur bizi, aktibo eta irribarretsu  bat ikusten da, geroztikakoetan ere bai. Beti borrokan, beti lehian: arte martzialetan, futbol  amerikarrean...baina batez ere bere mugen aurkakoan. "Hiru printzipio handitan sinesten dut:  bizitzak jarritako zailtasun eta trabei aurre egiteko, beti jarrera positiboa; egoera bakoitza ahalik eta  gehien zukutu; erronkei beldurrik ez badiezu, zernahi lor dezakezu." Bere bizi-esperientziez liburu  bat idatzi zuen, best seller bihurtu zena: "aitzakiarik ez". 

Noizik eta behin bizikletaz errepidera irteten garenok beti jakiten dugu jarduera horrek berekin duela  arriskua. Lasterka saio bat egitera irteten garenean, ostera, ez dugu pentsatzen sekula ezer txarrik  gerta daitekeenik. Iragan astean istripu gogorra gertatu zen Getarian. Auto batek bi lasterkari  harrapatu zituen, eta biei zauri larriak eragin. Horietako batek beste era batean bizitzen ikasi  beharko du ezinbestean. Haren inguruko denak kezkak urtuta egon dira ondorengo egunetan, baina  hara non, bat-batean, mezu bat idatzi zuen zaurituak berak: "Ez dago minik, soilik ilusioa!" Kyle  etorri zitzaidan gogora. Benetako barne-indarra duenarentzat, sekula ez dago amore emateko  aitzakiarik. 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GALDERAK:  

1- Nahi izanez gero, irakurri eta ulertu ondoren, Kyle Maynard irudiren bat ikus daiteke. Ondoko  estekan (google) badira batzuk. 

https://www.google.es/search?q=Kyle+Maynard&authuser=1&source=lnms&tbm=isch&sa=X&ved=2ahUKEwid74qg2r7sAhXDj3IEHbkOAI0Q_AUoAXoECBwQAw&biw=1280&bih=881 

   

2- Pentsatu zeure buruarengan: indarrekin sentitzen al zara irakurri berri dugun testuan aipatutako pertsonak bezala jokatzeko?  “Entrenatzen” al gara guk ere pertsona horien kemena eta indarra izateko, ala aitzakian  eta kexan ari gara espezializatzen? 

 

3- Bukatzeko: 

EZ GARA LIBRE GEURE BIZITZAKO ZIRKUNSTANTZIAK AUKERATZEKO; BAI,  ORDEA, ZIRKUNSTANTZIA HORIEI ERANTZUNA EMATEKO dio filosofo batek.  Erantzuna, beraz, batez ere geure baitan dugu. Zer aukeratuko dugu?

OTOITZA

Hezitzaileentzako zuzendua dagoen ospakziun honekin egin dezakegu otoitz geuk ere...

https://view.genial.ly/5f81d64a4977856eccca26b3/guide-202021-eta-zuk-zer-aukeratzenn-duzu

 

WhatsApp Image 2020-10-23 at 11.59.22

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!