EGUNEKO DATUAK
larunbata, 9 de azaroa de 2024
Emozioak: ALAITASUNA
HH / LH 1 - 2
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Gaurkoan ALAITASUNAri buruz hitz egingo dugu. Horretarako, zenbait galdera egingo dizkiegu ikasleei. Motzean erantzun dezakete edo aukeratu duten erantzunaren zergatia adierazi.

Borobilean eseriko gara. Eroso jarriko gara, lasai lasai egoteko une bat bilatuz. Begiak itxi eta 3 aldiz arnasa hartu eta botako dugu.

 

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Zein da zuretzako KOLORErik alaiena?

Zein da zuretzako ABESTIrik alaiena?

Zein da zuretzako JANARIrik alaiena?

Zein da zuretzako ANIMALIArik alaiena?

Zein izan da zuretzako EGUNik alaiena?

Zein da zuretzako OBJEKTUrik alaiena?

OTOITZA

Bakoitzak baditu alai egoteko arrazoi ezberdinak. Garrantzitsua da bakoitzak arrazoi horiek ezagutzea eta behin gureak ezugututa, besteei adieraztea ere komenigarria da, besteek ere jakin dezaten zer den alai jartzen nauten gauzak. Horrela, behar dudanetan lagun nazakete. 


Nor animatzen da etxean galdera hauek egitera? Zure familiakoei ALAI jartzen dizkieten gauzak zeintzuk diren ezagutzen al dituzu? Horrela ez bada, zergatik ez galdetu? Behar bada, noizbait zure laguntza beharko dute ALAI sentitzeko. 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!