EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 27 de azaroa de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/DBH/Azaroa/AsteazkenaV
Gaur, azaroak 27, Calasanzeko San Jose eguna ospatzen dugu, Maisu-maistren eguna.
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Biografia:

Josef Calasanz Gastón (Peralta de la Sal,1557ko irailaren11 -Erroma,1648ko abuztuaren 25a) espainiar apaiz eta hezitzailea izan zen. Escuelas Pías izenekoak sortu zituen 1597an, haur behartsuei heziketa emateko, etaEskolapioak kongregazioa 1617an. Konstituzioak izeneko lanean utzi zituen idatzirik bere ideiak. Klemente XIII.a aita santuak kanonizatu zuen 1767an. Jaieguna abuztuaren 25ean ospatzen da.

1948ko abuztuaren 13an, Pio XII. Aita Santuak José de Calasanz izendatu zuen munduko kristau eskolen zaindari unibertsal. Eliza katolikoak hezitzaile eta maisuen patroi santutzat jotzen du, Juan Bautista de la Sallerekin batera. Azaroaren 27an, Espainian, bere omenezko maisuen eguna ospatzen da. (Wikipediatik)

Calasanzeko San Jose ia duela 500 urte bizi izan zen, baina aspaldikoa izan arren, oraindik ere maisu-maistra guztientzako eredu izaten jarraitzen du. Horregatik, gaur “maisu-maistren eguna” ospatzen dugu. Gizon-emakumeok betidanik gauza asko ikasi behar izan ditugu, eta maisu-maistrak ere betidanik behar izan ditugu. Calasanzeko San Josek eredu gisa Jesus hartu zuen.
Bizitzaz hitz egiten zien ikasleei, eta gauzarik xumeenen bidez pertsona jakintsuak hezten laguntzen zuen. Ikasleek irakasten zuen guztiaren eredu zela dute gogoan, eta horrexegatik da irakasle guztien eredu. Izan ere, irakasleok ikasleek gure nortasun eta izaeragatik, eta ez horrenbeste irakasten dizkiegun gauzengatik, gogora gaitzaten nahi izaten dugu.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Nola ikusten diztuzu zuk irakasleak?

Eredugarri direla esango zenuke? Zertan?

Ikasleak ere eredugarri izan behar al dugu? Zertan?

 

Ahots altuan elkarjarri nahi duenak.

OTOITZA

OTOITZA:
BIDEOA: GRACIAS PROFES:

https://www.youtube.com/watch?v=Qq16aLxsNF4 

https://www.youtube.com/watch?v=m4-dvm_mIsE 

 

Eskerrik asko gure artean ditugun
irakasleengatik,
guk hegan egiteko
bide zabalagoak bilatzen
laguntzen baitigute.
Haiek irakatsi digute askatasuna zarela,
zugan soilik aurkituko dugula
zoriontasunaren iturria.
Guztiei esango diet haiek irakatsi digutela
bizitza ez dela gure buruak
soilik edukiz eta ezagutzaz betetzea,
Jesusek ere horixe erakutsi baitzien dizipuluei.
Emazkiguzu, Jauna, hegan egiteko hegoak,
oinez ibiltzeko zangoak,
irakasleen irakasbidea geureganatuz.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!