EGUNEKO DATUAK
astelehena, 2 de abendua de 2024
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
ABENDUALDIA/HH+LH/osteguna1
Abenduak 3, Euskararen Eguna
Haur Hezkuntza
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Euskaren eguna ospatuko da abenduaren 3an, (jai eguna izanez gero, aurretik edo ondoren ospatu daiteke) Baliteke ikastetxean ospakizun bereziren bat edukitzea baina, hona hemen eguna girotzen lagunduko dizuen gogoeta.

Egun hauetan zerbait berezia ikusi ahal duzue zuen inguruan? Euskaraldia hitza entzun al duzue noizbait? Ikusi al duzue jendea ahobizi edo belarriprest txapak jarrita? 

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko eguna, ospatuko dugu! Gure hizkuntza zaintzea eta maitatzea garrantzitsua dela gogoratzeko balio digu egun honek, gure altxor ederra da euskera!

Baina, gogoratu, urteak egun asko dituela, 365! Eta egunero dugu euskaraz hitz egiteko aukera, ez Euskaraldian eta Euskararen Egunean bakarrik! Entzun dezagun Euskaraldiaren abesti hau egun berezia ospatzeko!

 

OTOITZA

Jauna, zeinen ondo pasatzen dugun

guztiok elkarrekin eskolan. Aleluia!

Irakasleak irakurtzen eta idazten

irakasten digu.

Barre, abestu eta jolas egiten dugu. Aleluia!

Gauzak ondo egiten ditugunean,

guztiak pozik jartzen gara.

Zu ere, Jauna, pozik zaude,

elkarrekin hazten ikusten gaituzulako. Aleluia!

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!