EGUNEKO DATUAK
osteguna, 12 de abendua de 2024
EGUBERRI: JAINKOA APALTASUNEZ JAIO DA
Kaixo lagun, ZORIONAK!!! Iritsi gara abenduko azken txanpara, eta hain esperoan ditugun oporrak (ikastetxe batzuetan behintzat). Zorionak, disfruta itzazu eta atseden hartu, merezi duzu eta. Halere, ez ahaztu zein den Kristauontzat Eguberrien benetako ze
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aste hontan Gabonetako oporraldia hasiko dugu (ikastetxe batzuetan behintzat). Egun hauetan festok prestatu ditugu eta Jesusen jaiotzaren balioaz gogoeta egin dugu.

Eguberria, Jesus gabe, ospakizun kontsumista bihur daiteke, hilabeteko ospakizuna gehienez, … eta gero berriz agertzen dira tristura, estutasuna, etorkizunarekiko ardura… itxaropenik eza.

Jainkoak egunotan zure bizitza Eguberri iraunkor eta amaigabeko bihurtu nahi du, bakeak, itxaropenak, maitasunak eta etorkizun segurua izango den uste osoak zure gogoa eta bihotza betiko beteko dituztelarik. Jesusi zure bizitzako Jaun eta salbatzaile izateko eskatzea ez duzu besterik, horrela poztu egingo baitzara… eta ez hilabeterako, bizialdi osorako baizik.

Lagunok, Jesus bihotzean duzuela, izan dezazuela Eguberri ezberdina, bestelakoa, ez bakarrik oparien edo festaren Eguberria. Gogoan izan Eguberri gehiago dela ematea, hartzea baino.

Eguberri honetan izan dezagula gogoan guganako maitasunagatik dena eman zuen Hura.

Oparotasunean edo urritasunean, osasunez edo osasunik gabe, izan dezagula Eguberri On, gure konfiantza dena betetzen duen Harengan jarrita.

EGUBERRI ON!

 

EBANJELIOA: «Kontuz, bada! Egon erne! Ez baitakizue ordua noiz den».

Egun on!

Gero eta hurrago dugu ospakizun berezi hori… Horregatik, gaur, astearen hasieran, egiaz zer ospatuko dugun gogoratu nahi dugu.

Behin batean animaliek bilera bat egin zuten. Azeriak Eguberria zer zen galdetu zuen. Hartzak erantzun zuen lehenengo:  

- Turroia! Niretzat Eguberria turroia jatea da, turroia zenbat-gura.

Mikak erantzun zuen bigarren: 

- Nik koloreetako argiak eta zintzilikari distiratsuak nabarmenduko nituzke. Eguberria gauza distiratsua da batez ere. 

Idiak ere bere iritzia eman nahi izan zuen:

- Cavak egiten du Eguberria. Lasai-lasai edango nituzke hiru-lau botila.

Astoak gogor egin zion haserre:

- Baina, idia, erotu egin zara? Eguberriko gauzarik garrantzitsuena Jesus Umea da. Ahaztu egin zaizu ala?

Lotsa-lotsa eginda, idiak bere burutzarra makurtu eta esan zuen:

- Eta badakite gizakiek?

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO

Guri ere animaliei gertatutakoa jazo dakiguke. Festak, turroiak, argiak, xanpaina eta cava,… konturatu orduko dena bukatzen da eta gu barrutik hutsik geratzen gara. Hori ez da Eguberria. Festaren muinean, funtsean, Jesusek egon behar du, Bera baita benetako protagonista.

 

BIDEOA: Disney Christmas Advert 2020. https://youtu.be/tl57Gy5X_Kg

 

 

OTOITZA

OTOITZA

Jauna, hurrean da Eguberria,
urteko jairik politena.
Aurton Zugandik hurbilago sentitu nahi dut.
Izango naiz besteen alde zerbait egiteko gauza?
Izango naiz etxekoak pozteko gauza?
Izango naiz adiskideen artean hobe agertzeko gauza?
Ez dut nahi Eguberri hau beste guztiak bezalakoa izaterik.
Nahi dut zuk nahi duzun bezalakoa izatea.
Lagun iezadazu Eguberri hau hala bizitzen.

 

Bideoa: POZKARIOZ KANTA ZAGUN

https://youtu.be/AWb-7TF6c_A

 

 

 
OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!