EGUNEKO DATUAK
ostirala, 13 de abendua de 2024
GOIZEKO GOGOETAK/LH4-5-6/Gabonak 5

Pasa den astelehenean, abenduak 9an, Mariaren jai handi bat ospatu genuen, Sortzez Garbia ama birjina, Mariak baietz esan zion Jainkoari, ama guztiek bezala oso garrantzitsua izan zen Jesusen bizitzan, bere ondoan denbora osoa eman zuen.

Igande honetan, bihar pasata, berriro Maria agertuko da Ebanjelioan eta horregatik, gaur berriro, Mariari hitz egingo diogu.

Maria ere gure ama da, gure laguntzailea eta eredu.

Maria bere betebeharra entzun eta gero pozik geratu zen, eta hori da egun honetan bizi behar dugun poza eta alaitasuna.

Maria, emakume apala zen eta Jainkoa beti hurreratzen zaie apalei. Jainkoak ihes egiten die euren burua garrantzitsutzat dutenei, besteak baino gehiago direla pentsatzen dutenei, handiustekoei. Horregatik aukeratzen du neskatila apal bat Jainkoaren ama izateko. Jainkoaren Semea herrixka bateko emakume apal batengandik jaio zen.

Maria, beti agertzen da laguntzeko prest, bera dugu eredurik onena Jesusen etorrera prestatzeko, Abendualdi hau prestatzeko. Berak erakusten digu besteei laguntzeko beti prest egoten.

Mariak Jainkoari Jesus mundura ekartzen laguntzen dio.

Guk ere lagun diezaiokegu Jainkoari Eguberri honetan Jesus gure bihotzetan eta gure inguruan jaio dadin.

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BIDEOA: Aldi Christmas Launch Advert 2021

https://youtu.be/MIL8Kl-r0bo

 

EGUBERRI, EGUZKI BERRI:

https://youtu.be/akVEnBaQWa0