EGUNEKO DATUAK
ostirala, 20 de abendua de 2024
ABENDUALDIA amaieran: BENETAZKO EGUBERRIA
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Aste honetan leku askotan, Gabonetako oporraldia hasiko dugu. Egun hauetan festok prestatu ditugu eta Jesusen jaiotzaren balioaz gogoeta egin dugu.

Eguberria, Jesus gabe, ospakizun kontsumista bihur daiteke, hilabeteko ospakizuna gehienez, … eta gero berriz agertzen dira tristura, estutasuna, etorkizunarekiko ardura… itxaropenik eza.

Jainkoak egunotan zure bizitza Eguberri iraunkor eta amaigabeko bihurtu nahi du, bakeak, itxaropenak, maitasunak eta etorkizun segurua izango den uste osoak zure gogoa eta bihotza betiko beteko dituztelarik. Jesusi zure bizitzako Jaun eta salbatzaile izateko eskatzea ez duzu besterik, horrela poztu egingo baitzara… eta ez hilabeterako, bizialdi osorako baizik.

Lagunok, Jesus bihotzean duzuela, izan dezazuela Eguberri ezberdina, bestelakoa, ez bakarrik oparien edo festaren Eguberria. Gogoan izan Eguberri gehiago dela ematea, hartzea baino.

Eguberri honetan izan dezagula gogoan guganako maitasunagatik dena eman zuen Hura.

Oparotasunean edo urritasunean, osasunez edo osasunik gabe, izan dezagula Eguberri On, gure konfiantza dena betetzen duen Harengan jarrita.

EGUBERRI ON!

Oso gutxi geratzen zaigu jada Eguberria ospatzeko. Merkataritza-guneak, dendak  eta saltoki handiak jendez gainezka ikusten ditugu; denak gabiltza presati, opariak erosi nahian, sartu-irten eta joan-etorri amaigabean, zer oparituko, zer jantziko… estu eta urduri; denak egon behar du prest eta ezin hobeto Eguberrirako...

Tristuraz begiratzen diet; badirudi ahaztua dugula Eguberriaren egiazko esanahia…; guztiok egiten ditugu planak: zer jan, zer oparitu, zer jantzi…, baina gogoan al dugu Jesus, ospakizun honetako gonbidatu nagusia?

Badirudi guztioi ahaztu zaigula Eguberria ospatzearen arrazoia: Jesus umearen jaiotza. Nola ahaztu hori?

Ahaztu egiten zaigu munduko leku askotan umeek ez dutela zer janik, amek nahigabez sufritzen dutela ez daukatelako seme-alabei ahora ematekorik, gizonak atsekabez bizi direla ez dutelako lanik… eta gu, bitartean, lehertu beharrean ari gara erosten, gastatzen, jaten… hura ahazturik.  

Lagun maiteok, nola ospatuko dugun pentsatu ordez, EGIAZKO EGUBERRIA nola bizi behar dugun gogoeta egiteko eskatzen dizuet.

Aurtengo hau izan dadila ez daukatenei guretik emateko, gaixorik dagoenari dei edo ikustaldi bat egiteko, gure harrotasuna alde batera utzita iraindu gaituenari barkatzeko, Jainkoari otoitz egin eta daukagun guztiagatik eskerrak emateko.

Izan dezagula egiazko Eguberria.

 

 

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

ABENDUALDIA: ARLEPeko BIDEOAK:
Abendualdian zehar, ARLEP Barrutiak, sare sozialetan eguneko bideo bat zabaldu du, Jesusen jaiotza prestatzen joan gaitezen. Aste hontan zehar, bi bideo proposatzen dizkizuegu: Goizeko gogoeta, Erlijioko klase edota tutoretza saioetan landu ditzakegunak.

Abenduak 20: Giza Elkartasunaren Nazioarteko Eguna

OTOITZA

Okerrik/hutsik baduzu… egin gogoeta.
Eguberria da Egia. 

Areriorik baduzu… adiskidetu.
Eguberria da Bakea. 

Tristura baduzu ... poztu.
Eguberria da poztasuna. 

Bekaturik baduzu… on bihurtu.
Eguberria da grazia. 


Gorrotorik baduzu… ahaztu.
Eguberria da maitatzea.

Adiskiderik baduzu… bilatu.
Eguberria da elkartzea. 

Zorionik baduzu… zabaldu.
Eguberria da ematea. 

Ondoan behartsurik baduzu… lagundu.
Eguberria da bakea. 

Jainkoa ez baduzu,
pertsona bakoitzarengan aurkituko duzu…
Jesus Umeak gugan jaio nahi baitu.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!