EGUNEKO DATUAK
larunbata, 21 de abendua de 2024
EGUBERRI: SAN TOMAS EGUNA (Abenduak 21)

Jesus Umea jaio zen gauean, kanpoan, mendixketan, ardiak artegian sartuta zeuden. Harrizko horma altu batek animalia basatietatik salbu mantentzen zituen. Eta gau osoan, gainera, artzainak erne egon ziren, otsoa etortzen bazen.

Gau hartan dena zegoen lasai eta ilun.

Bat-batean, zerua erabat argitu zen; argi hura distiratsuegia zen begira egoteko. Eta, hantxe, zutik aingeru bat zegoen. Esan zien artzainei ozen eta argi: “Berri on pozgarria dakarkizuet, bai zuentzat, bai herri osoarentzat ere. Gaur, Belenen, Erregea jaio zaizue! Jainkoak agindutako Erregea da, zuei laguntzera etorria,… Zoazte ikustera. Jaioberri bat aurkituko duzue oihaletan bildua eta askan etzana”.

Bat-batean, zeruko aingeru-talde handi bat azaldu zen aingeruaren inguruan, Jainkoa goretsiz: “Aintza zeru gorenean Jainkoari eta bakea lurrean berak hain maite dituen gizon-emakumeei!”.

Ondoren, dena ilundu eta isilean geratu zen berriro. Artzainek ziotsaten elkarri: “Goazen Belenera, aingeruak adierazi digun gertakari hori ikustera”.

Joan ziren lasterka eta han aurkitu zituzten Maria, Jose eta jaioberria askan etzana, aingeruak esan bezala. Ez zegoen jauregi batean, ez etxe batean, ezta ostatu batean ere.  Aska batean zegoen. Ikusi zutenean, aingeruak haurtxo hartaz esandakoa kontatu zuten: “Gaur, Belenen, Erregea jaio zaizue! Jainkoak agindutako Erregea da, zuei laguntzera etorria,… Zoazte ikustera”.

Gau hartan, Mariak dena entzuten zuen eta gertakari guztiok gogoan hartzen zituen. Artzainak, umeari opari batzuk eman ondoren, berriz ardiak zaintzera itzuli ziren. Jainkoari aintzaka eta goraka zihoazen bidetik, dena aingeruak esan bezala gertatu baitzitzaien.

Berri onaren aurrean, EGUBERRI ON!

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETA EGITEKO ONDOKO BIDEOAZ BALIATUKO GARA:

 

https://youtu.be/2N2eSsIWtNI

 

OTOITZA

BIDEOA: ELUR MALUTAK (Maite Losada)

https://www.youtube.com/watch?v=T1p7KtMlF4A

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!