EGUNEKO DATUAK
astelehena, 6 de urtarrila de 2025
URTE BERRI ON. ONGI ETORRIA 2019...

Gabon-jaietan, familia-egun hauetan, ederki gozatu ondoren, berriz itzuli gara eskolako lanera, eskolako zereginetara.

 Oporraldi honetan, ospakizunezko une ederrak bizi izan ditugu gure familiekin; jatorduetan (afaltzeko edo bazkaltzeko) bildu, jateko “desberdinak” dastatu, Jesusen jaiotza ospatu, opariak hartu eta eman, aitona-amonekin edo bestelako senideekin egoteko bidaiatu,… eta egun batean “festa handi” bat egin. Festa honetan, denok egoten gara alai, denok pozik; nagusiak dotore janzten dira. Mahats-garauak jan, topa egin, su artifizialak piztu, elkar besarkatu, batak besteari musuak eman,… urtearen azkena, abenduaren 31. Gaueko hamabietan URTE BERRIA estreinatzen dugu. Ez dakigu urteak zer ekarriko duen/digun, baina ilusioz eta itxaropenez betetzen gara, etorkizuna aukera berriez zabaltzen baitzaigu. 

 Eta zer egiten dugu joan den urteaz, iazkoaz? Ezabatu? Eeeezzzz. Ezta gauza txarrak ere? Ez; aurreko urteetan bizi izan dugun guztiak ekarri gaitu hona, honaino, eta hazten eta garatzen laguntzen digu.

 Joan diren egunetan askotan entzun dugu “urte berri on!” edo “urte berria etor dadila bakez eta oparotasunez betea”,… Nagusiek elkarri esaten diote, elkar besarkatzen dutenean eta batak besteari musuak ematen dizkiotenean, lagunei eta senideei telefonoz deitzen dietenean. Auzokoei ere esaten diete eta, sarritan, kalean edo dendetan ikusten duten jendeari (ezagutu ez arren) ere adierazten diote.

 Eta zer esan nahi dute esaldi horiek? Guztiok hasten dugu urtea ilusio handiz, ona izango den itxaropenez. Eta hain ondo sentitzen gara horregatik, ezen gure poza edo ongizatea ondoan ditugunei zabaldu nahi baitiegu. Besteei “onena opa izatea” maitasuna adieraztea da. Ezin gara egiaz zoriontsu izan, gure ingurukoak zoriontsu ez badira.

 Zergatik opa ditugu gauza onak Urte Berrian bakarrik? Besteenganako onginahiak, besteei bakea eta zoriontasuna opatzeko nahiak, urteko egun guztietako kontua izan behar du, baina, urte berria hasten denean, ilusioa eta itxaropena hain dira handiak, ezen besteei zenbateraino maite ditugun esateko une aproposena iruditzen baitzaigu.

OTOITZA

Bideo honek ongi etorria ematen lagunduko dizue:

Ian | Corto Animado | Fundación Ian

https://www.youtube.com/watch?v=OHma93eZiBY&feature=youtu.be

Hortaz, badakizue: URTE BERRI ON GUZTIONTZAT!  

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!