EGUNEKO DATUAK
asteazkena, 8 de urtarrila de 2025
URTE BERRI ON!
Haur Hezkuntza
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Ikastetxe bakoitzak astelehenetako harrera egiteko erabiltzen duen dinamika mantendu dezake. Hiruhileko eta urte berriko lehen eskola eguna izanik, honako hau eredu sinple bat da.

Bi aste berezi pasa ditugu, Eguberria, urte berriari ongi etorria, erregeen bisita…emozio asko biziko zenituzten, seguru! Partekatuko al ditugu? Gure bizipenak taldean partekatzea polita izan daiteke, animatzen zarete?

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Gustatu al zaizkizue Gabonak? Bai, zergatik? Ez, zergatik?

Zein izan da pozik bizi izan duzun momenturen bat?

Nola ikusi dituzu zure ingurukoak, pozik, urduri,...?

OTOITZA

Eskerrik asko, Jauna, egun berri hau eman diguzulako.

Eskolan lanean eta jolasean pasatuko dut eguna.

Egon zaitez nire ondoan,

ipuina entzuten ari naizenean,

jolasean nabilenean,

abesten ari garenean.

Izan dadila Zuretzat pozgarri

egiten dugun gauza oro.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!