EGUNEKO DATUAK
ostirala, 10 de urtarrila de 2025
GOIZEKOGOGOETA/UrtarrilakI/UrteBerriON-02

Gauza berriren bat hasten dugun bakoitzean, itxaropenez betetzen gara. Aukera asko irekitzen zaizkigu eta dena hobea iruditzen zaigu: oinetako berriez hobeto ibiltzen gara, jantzi berriez galantagoak gara… eta altuagoak ere bagarela ematen du, ezta? Atzean gelditu da urte zaharra, bizi izandako guztiaz: onaz eta txarraz. Urte berriak mugagabea dirudi: hazi egingo gara, gauza berri asko ikasiko ditugu, lagun berriak egingo, leku berriak ezagutuko, … 365 egun dira.

 

Nola aurki ditzakegu aukera horiek? Gutariko bakoitza berezia da: bere familia du, jarduera desberdinak egiten ditu, lagun desberdinak ditu eta, jakina, bizitzak aukera desberdinak eskaintzen dizkio. Hasteko, adi eta erne egon behar dugu: gure bost zentzumenek esna egon behar dute… eta gure bihotzak, batez ere gure bihotzak, zurt eta ernai egon behar du.

 

Txikiak garen arren, ernai bagaude, egunero egiten ditugun gauzetan ikasteko aukera aurkituko dugu: ikasteko… modu osasungarrian janez eta ariketa fisikoa eginez gure gorputza zaintzen, eskolako lanak ahalik eta ondoen egiten, ikaskideetan adiskideak aurkitzen, gure gauzak, joko eta jolasak partekatzen, etxeko lanetan laguntzen, zaintzen gaituztenak (aitona-amonak batez ere) maitatzen eta errespetatzen,…

 

Eta aukeren zerrendak ez du azkenik, izugarri luzatu baikaitezke. Garrantzitsuena aukerok aurkitzea eta aprobetxatzea da, urtea bukatzen denean, errepasoa egitean, “kanpotik eta barrutik zenbat hazi garen” ikusi eta harritzeko.

 

Badakizue, lagunok, bizkortu ditzagun gure zentzumenak eta bihotza, aukera hauetatik bat bera ere ez galtzeko.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

Begira zer gertatzen den bideo honetan eta egin gogoeta...

Komentatu ezazue ikasgelan, zer gertatzen den eta ze mezu trasnmititzen digun bideoak:

Jende eskuzabalaren ordaina: https://youtu.be/cX2EV6BrMoE

 

OTOITZA

A Joy story: Joy and Heron:

https://vimeo.com/424585655

 

Eskerrik asko, Jainko maitea,

egunez adi-adi ibiliz

hainbat gauza egin dezakedalako.

Eskerrik asko gaur egingo ditudan gauza guztiengatik:

gauza berriak ditut ikasteko, bizitzeko eta elkarbanatzeko.

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!