EGUNEKO DATUAK
larunbata, 11 de urtarrila de 2025
GOIZEKOGOGOETA/UrtarrilakI/UrteBerriON-04

Urte berria hasi dugu eta, urtearekin batera, aukera berriak ireki ditugu.

 

Badakizue bildumagile/bildumazale askoren arrain faboritoa karpa japoniarra, Koi izeneko arraina, dela? Arrain harrigarria da. Arrainontzi txiki batean jartzen bada, 5-6 zentimetro bakarrik hazten da: ontzi handiagoan jartzen bada, 15-25 zentimetro hazten da; urmael handi batean bizi bada, 45 zentimetroraino haz daiteke; eta laku handi batean badago, 90 zentimetroak erraz har ditzake. Arrainaren tamaina bizilekuaren tamainarekin harreman zuzenean dago.

Gauza berbera gertatzen da pertsonekin; denok behar dugu hazteko espazioa. Gure munduak zehazten du gure garapena. Garapen hau gure espazioak, eta gure buruari ematen dizkiogun aukera mentalek, emozionalek, espiritualek eta fisikoek zehaztuko/ baldintzatuko dute.

 

Ikasturtearen “bigarren” hasiera honetan, erronka berriak planteatu ditzakezu eta zure buruari aukera berriak eman diezazkiokezu.

Zabaldu zure ingurua, egin adiskide berriak, hitz egin gauza gehiagoz zure etxekoekin, zure bizitzan gehitu hobby berri bat, hartu beste ardura txiki bat, onartu bete nahi duzun konpromiso bat,… Ikusiko duzu, ikasturtea bukatzean, handiagoa izango zarela barrutik (kanpotik, ziur!!!).

 

 

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

BIDEOA-BALIABIDE DIGITALA:

ONDOKO BIDEOA IKUS EZAZU... 

The Counting Sheep- Funny Animated Short

https://youtu.be/5oGyBXv6_eg

 

 

OTOITZA

 “Gure Aita” errezatzen dugu.

 

Jauna, gaurko egunez,

lanean, jolasean, eta egunean zehar, izan zaitez nire ondoan.

Lagundu gurasoekin, lagunekin eta irakasleekin

esanekoa eta jatorra izaten, naizen bezala nere inguruan daukadanari laguntzen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!