EGUNEKO DATUAK
igandea, 12 de urtarrila de 2025
GOIZEKOGOGOETA/UrtarrilakI/UrteBerriON-05

Aurreko igandean, Eguberrietako jaiak bukatu ziren. Elizak, Jesusen bataioa ospatu zuen.

Askok bataioa ospatu genuen txikiak ginenean; Jesusen garaian helduak joaten ziren bataioa hartzera. Jesus ere, hara joan zen besteak bezala. Baina, bere bataioa berezia izan zen. Mezu berezi bat jaso zuen, Berak Jainkoaren proiektua aurrera eraman behar zuen, mundu berri bat, justuago, alaiagoa, … eraiki behar zuen. Gaur egun mundu berri bat eraikitzeko, edo gutxienez saiatzeko, aukeratuak gu gara. Animo, martxan jarri. Hauek ziren ebanjelioko hitzak:

“Jesus ere uretan sartu zen. Eta: -Jainkoak nahi duena egin behar dugu- esan zuen.

Jesus ibaitik atera zenean, Joan Bataiatzaileak Jainkoari aditu zion esaten:

Hona hemen nire semea, nire maitea, eta atsegin dut.
Pista bat Jesusen mundu berria eraikitzeko:

BESTEEI NOLA LAGUNDU ERABAKITZEN DUT

 

Entzun ondoko istorioa, urrutiko herri batean gertatutakoa:

 

Eliza berri bat egin zuten eta pertsona asko joan ziren, leku orotatik, hura ikustera… eta mirestera. Orduak ematen zituzten haren edertasunari begira.

Goian, gorenean, teilatuko egurretatik, iltze batek gertatzen ari zen guztia ikusten zuen. Eta bisitariek hain egitura ederraren atal guztiak nola goresten zituzten entzuten zuen: pintura harrigarriak, egur landua, harrizko aldarea,…  Denaz eta denez hitz egiten zuten, … iltzeaz izan ezik!

Ez zekiten han zegoenik ere, eta iltzea haserre eta bekaizti sentitu zen.

- Hain kaskarra banaiz, hain purtzila,… inork ez du nire falta sentituko!

Orduan, iltzeak, bere bizimoduak nekatuta, egurrari presioa egiteari utzi zion… eta poliki-poliki lurreraino erori zen.

Gau hartan euri asko egin zuen. Iltzea falta zen lekuan, ura sartuta, teilatua ematen, zabaltzen, hasi zen. Ura hormetatik eta horma-irudi ederretatik jaisten hasi zen… eta igeltsua erortzen. Mahai-tapiza zikindu egin zen … eta urak Biblia erabat hondatu zuen.

Hau guztia iltze txiki batek ezertarako balio ez zuela uste zuelako. Zergatik? Inork ez ziolako esan zenbat balio zuen.

GALDERAK ELKARRIZKETARAKO

GOGOETARAKO: 

Denok gara beharrezkoak, ohartu ez arren. Pentsatu zure dohain, gaitasun eta trebetasunetan,…

Besteei ondo egiten dituzten gauzak esateak gauza horiek egiten jarraitzera animatzen ditu. Guk zer esaten diegu besteei? Akatsak aipatzen dizkiegu, ala bertuteak?

Laguntzeko gauza naiz? Inork laguntzarik eskatzen ez badit ere? Nola jokatu behar dugu norbait laguntzaren beharrean ikusten dugunean?

Denok gara oso garrantzitsuak gure munduan, mundua gure beharrean dagoelako. Jainkoak denoi egin digun oparia da… Triste, larri edo nekatuta gaudenean,… ideia hori gogoratu behar dugu. Mundua gure eskuetan dago. Jainkoak emandako talentuak, dohainak, trebetasunak, … besteen zerbitzuan jarri behar ditugu… bestela ez dute ezertarako balio. Atera gaitezen mundura! Pozik!

OTOITZA

BALIABIDE DIGITALA-Ikusi ondoko bideoa: 

ONE BY ONE - banaka banaka: LeboM

https://youtu.be/QQCjmI4MW-E

 

Jainko maitea, urtea hastean, nire ondoan jarraitzeko eskatzen dizut.

Eskerrak, familiarekin eta lagunekin pasatzen ditudan une ederrengatik.

Nire gaitasunak eta dohainak eskaini nahi dizkizut; lagun iezadazu nire eguneroko lanean.

Eman zure indarra eta jakituria, gero eta hobea izateko. Amen.

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!