EGUNEKO DATUAK
osteguna, 16 de urtarrila de 2025
NEBA ARREBARIK, BAI?

Neba-arrebarik bai?
BERTSOLARIA(K): ETXAHUN LEKUE
DOINUA: GAZTEAK LIZARGATEZ


Bi haurren arteko elkarrizketa: bata alaba bakarra da, besteak neba-arrebak ditu. Egoera bakoitzaren alde onak eta txarrak.

Mugikorrak eta tabletak baino kide garrantzitsuagoak baditugu etxean: senideak.
Norberaren iritziz, zer da hobea: etxean seme edo alaba bakarra izatea, zaharrena izatea,
gazteena, erdikoa...?
Hona hemen bi lagunen arteko elkarrizketa: bata alaba bakarra da, eta besteak neba-arrebak ditu

 

https://bertsoikasgela.eus/baliabideak/32/

 

1.
Alaba bakarra
Alaba bakarra naiz
etxe polit baten
zerbaiten falta izan
dudana hainbaten.
Ea ba gurasoek
ahal dela aurten
ahizpa edo nebarik
ekartzen didaten.

 

2.
Neba-arrebaduna
Ba nik baten faltan bi
neba-arreba ditut
sortzen dizkidatenak
buruhauste batzuk.
Neba-arreba parea
gura baduzu zuk
oparitzat neureak
emango dizkizut.

 

3.
Alaba bakarra
Ahizpa nagusia duzu
ikasteko dana
ta jolasteko neba
txiki barrabana.
Ta nik ez dakit nori
galdetu, ai ama!,
gurasoei galdetu
gura ez diedana.

 

4.
Neba-arrebaduna
Bakarrik egoteak
zer dauka ba txarrik?
Logela zeurea da
lotan zein itzarrik.
Ez daukazu mandoa
banatu beharrik
ta gurasoak ere
zeuretzat bakarrik!

 

5.
Batak gurako luke
etxean talde bat,
besteak berriz saldu
bere neba-arrebak.
Zertan inbidiz hartu
besteen aukerak?
norbereaz gozatu
dezala norberak!