EGUNEKO DATUAK
osteguna, 16 de urtarrila de 2025
REFLEXIONES ALTERNATIVAS PARA ESTE DÍA:
ZURE BIZITZA DISTIRARAZI
ONDO GOSALTZEAREN GARRANTZIA
Kaixo lagun! Urte berriari martxa hartu diogu eta hementxe gaude aukera zoragarriz betetako aste berri honen atarian. Aste berezia Donostiar eta Azpeitiarrentzat baina baita festa giroa maite dutenentzat… Gora Donostia!
SARRERA HEZITZAILEENTZAT

Kaixo lagun!
Urte berriari martxa hartu diogu eta hementxe gaude aukera zoragarriz betetako aste berri honen atarian. Aste berezia Donostiar eta Azpeitiarrentzat baina baita festa giroa maite dutenentzat… Gora Donostia! Danbor soinuek eraman gaitzatela gure proiektu zoriontsuetan murgiltzera. “Sebastian bakarra zeruan” eta GEU bakarrak munduan. Egunerokoarekin eta esku tartean ditugunekin, aste honetaz goza dezazuela.
Aste ON izan dezazuela!

Ondo hasi.

Ondo ikasteko, ez dago ondo gosaltzea baino gauza hoberik. Horixe esaten dute adituek. Egia esan, eguneko lehenengo jatordua oso garrantzitsua da behar bezala ikasteko.

Ingalaterrako unibertsitate batean egindako ikerlan berri batek argi uzten du gosaltzen duten umeak gosaltzen ez dutenak baino hobeto kontzentratzen direla eskolako lanetan. Eta emaitzak hobeak dira egunero gosaltzen dutenengan.

Katie Adolphus andreak, ikerlanaren egile nagusiak, zera esaten du:

 “Ohiki gosaltzen duten umeak errazago heltzen dira unibertsitatera. Gosaltzen ez dutenei zailagoa egiten zaie eskolan kontzentratzea”.

Ikerlanaz geroztik, Magic Breakfast izeneko Gobernuz kanpoko Erakundeak adierazi du 8.000 umeri zabalduko diela doan gosaltzeko programa. Gaur egun Ingalaterrako 240 eskolari ematen dizkie gosariak; 160 eskola itxarote-zerrendan daude.

“Oporraldietan ume askok eskas jaten dute; hortaz, eskolako maisu-maistrekiko lankidetza estuan aritu behar da umeek ondo gosaltzen dutela ziurtatzeko (…). Ezin dugu  inola onartu ume horiek, gose direlako, eskola-goiz bat galtzea” esan du Carmel McConnell fundatzaileak.

Eta zuk, gosaltzen duzu? Egunero? Zer gosaltzen duzu? Norekin gosaltzen duzu?    

 

Eska diezaiogun Jainkoari zer gosaldu ez dutelako gosaltzen ez dutenen alde.

OTOITZA

Baliabide digitala- BIDEOAK:

 

LA IMPORTANCIA DEL DESAYUNO-GOSARIAREN GARRANTZIA:

https://youtu.be/wCXLA8_ofjw

 

DESAYUNO SUPER FACIL - GOSARI ERRAZ BATEN ERREZETA:

https://youtu.be/4BaiTFMe9fc

 

 

OTOITZAREN ANIMATZAILEA DENOK
LA SALLEKO SAN JOAN BAUTISTA OTOITZ GURE ALDE
BIZI BEDI JESUS GURE BIHOTZETAN! BETI!